Irakurketa klubak - kulturaetxea
Breadcrumb
IZ Irakurketa klubak
Irakurketa klubak Ignacio Aldecoa Kultura Etxean
Irakurketa klubak IRAILAK 1
Ignacio Aldecoa Kultura Etxeak irakurketa kluben eskaintza zabala eskaintzen du. Liburuen inguruko ideiak partekatu nahi dituzten pertsonak hilean behin biltzen dira. Saioak aditu batzuek zuzentzen dituzte.
Irakurketa klubetarako sarrera librea da lekua bete arte. Ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea. Saioek 90 minutu inguru irauten dute.
Edozein liburu eska dezakezu liburutegiak eskaintzen duen liburutegien arteko mailegu-zerbitzuaren bidez, baldin eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean eta/edo Estatuko liburutegi publikoetan aleak eskuragarri badaude.
2026-2027 edizioa
Helduentzako 11 irakurketa klub, haurrentzako irakurketa klub bat eta irakurketa errazeko klubak antolatzen dira, hainbat elkarterekin lankidetzan.
irakurketa klubak inkesta
Zure iritzia jakin nahi dugu
Parte hartu al duzu irakurketa kluben batean? Lagundu hobetzen inkesta hau betez







