Liburutegiko txartela - kulturaetxea
Breadcrumb
IZ Liburutegiko txartela
Liburutegiko txartela
Liburutegiko txartela
Liburutegiko txartelaren bidez, Ignacio Aldecoa Kultura Etxeko eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko beste liburutegi publikoetako zerbitzu guztiak erabil ditzakezu.
Doakoa da, eta edonork eska dezake
Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegiren bateko txartela baldin baduzu, ez da beharrezkoa gure txartela eskatzea, txartel horrekin gure liburutegiaren zerbitzu guztiak erabil ditzakezu eta.
Nola lortu liburutegiko txartela
-
Txartela lortzeko bete ezazu eskabide-orria (pdf).
-
Eskabide-orria liburutegian entregatu edo mezu elektroniko honetara bidali: ccusalalectura@araba.eus
-
Eskaera egin eta hurrengo egunean liburutegian jaso ahal izango duzu txartela. Zure nortasuna egiaztatu beharko duzu (NAN/AIZ, pasaportea edo bizileku-txartela).
-
Txartelarekin batera, pasahitz bat emango dizugu liburutegi-sareak eskaintzen dituen online zerbitzuak erabili ahal izateko.
Preguntas Carne e
Ohiko galderak
Beste txartel mota batzuetarako (erakundeak, kolektiboak…) kontsultatu informazio-erakusmahaietan.
Identifikazioa behar duten liburutegiko zerbitzuak erabiltzeko modua ematen du txartelak:
- etxetik liburuak, aldizkariak, filmak, musika eta abar mailegatzea
- mailegu digitala eLiburutegia eta eFilm plataformen bidez
- liburutegi arteko mailegua
- Interneteko ordenagailuak erreserbatzea
- WI-FIa erabiltzea
- “Nire liburutegia” gune pertsonalera sartzea, maileguak berritzeko, erreserbak egiteko, erosketak iradokitzeko, iruzkinak egiteko…
- talde lanerako gelak erreserbatzea
- liburutegiko funts bereziak kontsultatzea
Txartela pertsonala eta besterenezina da, eta hartaz egiten den erabileraren ardura du titularrak. Txartela haren titularra ez den pertsona batek erabiltzeak zerbitzua bertan behera uztea ekar dezake ondorioz. Adingabeen kasuan, txartela erabili ahal izango dute haurren ataleko dokumentuak maileguan hartzeko, amak, aitak edo arduradun batek. Eta, mugitzeko zailtasunak dituzten erabiltzaileen kasuan, posible da beste pertsona bati baimena ematea txartela erabili ahal izateko. Kontsultatu baldintzak jendeari arreta emateko mahaian.
Galduz gero, berehalakoan jakinarazi beharko diozu liburutegiari, hura baliogabetzeko. Txartela hondatu edo galdu izanagatik haren kopia egitea 0,75 euro kostako da. Lapurtzekotan, txartelaren kopia doan egingo da, salaketa aurkeztuta.
Txartelaren balioa mugagabea da, baina bizilekuaren edo datu pertsonalen edozein aldaketa jakinarazi beharko da.
