Breadcrumb

IZ Erosketa iradokizunak

Erosketa iradokizunak

Erosketa iradokizunak

Edozein erabiltzailek egin dezake liburu, filma, diska edo aldizkarien erosketa-iradokizun bat (desiderata), baldin eta liburutegiak dokumento hori bere funtsen artean ez badu eta liburutegien arteko mailegu-zerbitzuaren bidez lortu ezin bada.


Eskatutako dokumentua gutxienez eskaera baino 6 hilabete lehenago argitaratutakoa izan behar da, beraz, argitalpen-nobedadeak ez dira onartuko. Dokumentoa eskuratzeko erabakian, obraren interes orokorra, eskuragarritasuna eta aurrekontua hartuko dira kontuan.


Edonola ere, liburutegiak ez du jasotako iradokizun guztiak eskuratzeko konpromisorik hartzen. Erosketa-proposamena onartu edo ukatu den beti jakinaraziko da.


Erabiltzaile bakoitzak gehienez 6 erosketa-iradokizun egin ahal izango ditu urtean.


Erosketa proposamen bat egiteko bi modu daude:

  1. Online katalogoaren bitartez, horretarako txartel zenbakiarekin eta pasahitzarekin identifikatzea beharrezkoa da (gomendatutako aukera).
  2. Inprimaki honen bidez.
 

Formularioa