Mailegua - kulturaetxea

Breadcrumb

barra leire

Nested Applications

BAN Mailegua Duplicate 0

BAN Préstamo interbibliotecario

BAN Automailegua

IZ Mailegu zerbitzua

Mailegu zerbitzua

Servicio de préstamo

Mailegu motak: 
 

Etxerako mailegua

Mailegu zerbitzuak liburutegi txartela duen edozein pertsonari aukera ematen dio liburutegiko material bibliografikoa eta dokumentala maileguan hartu eta bere instalazioetatik kanpo kontsultatzeko, denbora jakin baterako, betiere, ezarritako epearen barruan egoera ezin hobean itzultzeko konpromisoa hartuta.

 

Zer material mota mailegatzen da?

  • Liburuak: salbu eta denek eskuratzeko modukoak izanda zirkulu gorri bat daukatenak alearen bizkarrean, eta ale mota mailegaezina duten gordailu liburuak.
  • Ikus-entzunezkoak: filmak, musika, CD-Romak.
  • Liburu elektronikoak (e-readerrak) irakurtzeko gailuak.
  • Aldizkariak: azken zenbakia izan ezik.

 

Zenbat dokumentu eraman daitezke?

DOKUMENTU MOTA ALE KOPURUA IRAUPENA BERRITZEA ERRESERBA
Liburuak / Audioliburuak (LA) 6 21 egun 1* BAI
Liburu elektronikoen irakurgailua 1 21 egun BAI BAI
Telesailak 2 21 egun EZ BAI
CDak 3 21 egun EZ BAI
DVDak 3 21 egun EZ BAI
Aldizkariak 3 21 egun BAI BAI

 

*Liburua ez badago erreserbaturik

Aldi berean gehienez zenbat dokumentu mailegatu daitezke? 18 dokumentu, eLiburutegia plataformaren bidez mailegatutako liburu elektronikoak kenduta.

Udako denboraldian, ekainetik irailera bitartean, mailegu politika aldatu egiten da: salbuespen gisa, malgutu egiten da erabiltzaile bakoitzak liburuak izateko duen epea, 21 eguneko epea nahikoa ez bada eta berariaz adierazten badu mailegua eskatzeko unean. Politika hori soilik aplikatuko zaie nobedadeak ez diren liburuei eta gehien irakurtzen direnen artean ez daudenei.

 

Berritzeak eta erreserbak

  • Katalogoaren bidez, "Nire liburutegia" erabiltzailearen kontu pertsonalean.
  • Liburutegian bertan, liburutegiko txartela aurkeztuta.
  • Telefonoz: 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 17:00etara.

Gehienez 2 liburu erreserba daitezke.


GOGORATU: Maileguak bakarrik berritu ahal izango dira indarrean dagoen maileguaren azken 5 egunetan, baldin eta epea luzatu nahi den dokumentua ez badu beste pertsona batek erreserbatu. Berritze bakarra egin ahal izango da.

 

Baimenak

Liburutegira joaterik ez duten erabiltzaileek beste pertsona batzuk baimendu ahal izango dituzte mailegu zerbitzua beren liburutegi txartelarekin erabiltzeko, baimen agiri bat aurkeztuta.

 

Atzerapena mailegatutakoa itzultzean

Itzulketa atzeratzen bada, mailegua egun batez etengo da atzerapen egun bakoitzeko eta epez kanpo itzulitako ale bakoitzeko.

 

Galtzea edo hondatzea

Dokumentua galduz gero, galdutakoaren berdina edo antzeko besteren bat ekarri beharko da. Ezin izango da mailegu zerbitzua erabili dokumentua(k) ekarri arte.

 

Mailegu atalaren kokapena

  • 1. solairua: mediateka (CDak, DVDak eta musika eta zinemari buruzko liburuak), komikiak, haurren eta gazteen atala.
  • 2. solairua: literatura eta gaiak.
  • Gordailuak: bildumaren zati bat gordailuan dago. Dokumentu horien signatura D1 /*, D2 /* eta D3 /* bidez hasten da, eta mailegatzeko ala ez-mailegatzeko izan daitezke. Katalogoa kontsultatzea gomendatzen dizugu, eskuragarri dauden ikusteko.

 

 

Mailegu kolektiboa

Zerbitzu hau ikastetxe, elkarte eta liburutegi eta halakoetarako da, eta aukera ematen du dokumentu gehiago mailegatzeko eta mailegu epea luzeagoa izateko. Kontsultatu erabilera baldintzak informazio eta mailegu mahaian.

 

Liburu elektronikoen mailegua (e-readerrak)

Ignacio Aldecoa Kultura Etxeak irakurtzeko 50 gailu elektroniko dauzka etxerako maileguan uzteko. 1.400 liburu baino gehiago dauzka ale bakoitzak, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.

 

Horrelako gailu bat maileguan eramateko, liburutegiko txartela aurkeztu eta liburu elektronikoak mailegatzeko arauak onartzeko formulario bat sinatu behar da. 

 

Erantsitako PDF dokumentuetan kontsultagai dituzu erabilera arauak, bai eta gailu bakoitzak dituen tituluen zerrenda ere.
 

 

Mailegu digitala

ZER DA ELIBURUTEGIA?

eLiburutegia Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareak (EIPS) eskainitako plataforma bat da, aukera ematen duena eduki digitalak irakurtzeko Interneten bidez, streamingen, ordenagailuan nahiz gailu mugikorretan. 

 

Nola sar naiteke?

Mailegu digitalen bat hartu nahi baduzu, helbide honetara jo behar duzu. Gero, “Nire eLiburutegia” atalean identifikatu behar duzu zeure burua, Ignacio Aldecoa Kultura Etxean edo EIPSko beste edozein liburutegitan erabiltzen dituzun bazkide zenbakia eta pasahitza sartuta.

 

E-bookak zure gailura deskargatu ahal izateko, Adobe Digital Editions programa instalatuta izan behar duzu. eLiburutegiko liburu elektronikoak ikusteko hainbat plataforma daude, eta hemen dauzkazu plataforma horiei buruzko laguntza espezifikoko agiriak.

 

Mailegu-eskaerak

Mailegu-eskaera online edo telefonoz egin ahal izango da:

 

1. Online:

Liburutegiaren webgunean, bidez, katalogoaren txartel-zenbakiarekin eta pasahitzarekin identifikatuta.


Saioa itxi aurretik, "nire liburutegia" atalean posta elektronikoa eguneratuta dagoela egiaztatu.


Pasahitza gogoratzen ez bada, mezu elektroniko bat bidali beharko da ccusalalectura@araba.eus helbidera, berreskuratu ahal izateko.

 

2. Telefonoz:

945 18 19 44 en horario de 9 a 11 astelehenetik ostiralera, internetarako sarbiderik ez dutenentzat eta 65 urtetik gorakoentzat).


Liburutegia harremanetan jarriko da, eskaera egin duen bide beretik (telefonoa edo posta elektronikoa "Nire liburutegia" ren bidez egin bada).


Eskatutako dokumentuak, gehienez ere,  2 eguneko epean jasoko dira, baieztapen hori egiten denetik zenbatzen hasita.

 

Zenbat mailegu-eskaera egin daiteke?

3 dokumentu (liburuak, CDak zein DVDak), gehienez mota bereko 2 dokumentu (adb: 2 cd+liburu bat, 2 liburu+ dvd bat).

 

IZ Liburutegien arteko mailegua

Liburutegien arteko mailegua

Liburutegien arteko mailegua

Mailegu mota honi buruzko informazioa kontsultatu:
 

Zer da liburutegien arteko mailegua?

Liburutegien arteko mailegua liburutegiko funtsetan aurkitzen ez diren dokumentuak eskuratzeko bidea ematen duen zerbitzu bat da.


Era berean, gure bildumako dokumentu bat behar duen beste edozein liburutegik ere erabil dezake zerbitzu hau.

 

Nolako dokumentuak eska daitezke?

Liburuak, aldizkarietako artikuluak eta ikus-entzunezko materiala.


Kanpo utzitako dokumentuak:

  • Erreferentziazko lanak (entziklopediak, hiztegiak, oposizioetako gai zerrendak…)
  • 1958aren aurreko liburuak
  • Aldizkari osoak
  • Berritasun editorialak
  • Liburutegiak egokitzat jotzen dituen beste material batzuk


Beren ezaugarrien arabera, dokumentuak jatorrizkoak edo kopiak izan daitezke, haien balioari, antzinatasunari, bitxitasunari, erabiltzeko murrizpenei etab. begiratuz gero.


Erabiltzaileak dokumentuen zaintza eta erabilera egokia bermatzeko ardura du.

 

Nola eskatu liburutegien arteko mailegua?

Izapidetzea mailegu eta kontsulta gelan (2. solairuan) edo ondoko formulario honen bidez egin daiteke. 


Eskaeraren gaia aldizkari artikulu bat edo liburu baten orrialdeak badira, aldizkari edo liburuaren titulua, liburukia, urtea, zenbakia eta orrialdeak idatzi beharko dituzu.


Eskaera mailegu eta kontsulta gelan egiten baduzu, izenpetu ezazu formularioa eta emaiozu arduradunari. Nahi izanez gero, zure eskaeraren kopia eska dezakezu.


Gehienez ere 5 dokumentu eska daitezke aldi berean.


Liburutegi hornitzailean izapidetzeko eta lokalizatzeko denbora gehi eramateko denbora 15en bat egun izan ohi da.

 

Zenbat kostatzen da zerbitzua?

Liburutegien arteko mailegua doakoa da liburutegi publikoen artean egiten bada. Hala ere, liburutegi espezializatuek (unibertsitateetakoak, nazionalak, ikerkuntzakoak, atzerrikoak etab.) eskuarki  tarifa bat aplikatzen diote zerbitzu honi eta, hala eginez gero, erabiltzaileak bere gain hartu beharko du haren kostua.

 

Nola eskuratu eskatutako dokumentuak?

Behin dokumentua jasota, telefonoz edo posta elektronikoz abisatuko dizugu eskuragarri dagoela eta ordaindu beharreko tarifa adieraziko dizugu, eskatutako materialak kosturik izanez gero.


Jatorrizko dokumentuak mailegu eta kontsulta gelan jasoko dira (2. solairuan). Kopiak posta elektronikoz bidaliko dira, ahal izanez gero.


Eskatutako mailegu bat nahi izanez gero, jakinaraz iezaiozu liburutegiari lehenbailehen. Liburutegi hornitzaileak tarifaren bat ezarrita baldin badauka, eskatzaileak bere gain hartu beharko ditu gastuak, eskaera ezeztatu arren.

 

Etxera eraman daitezke dokumentuak ?

Orokorrean, eskatutako dokumentua etxera eraman daiteke maileguz, baina kasu batzuetan dokumentua ezingo da liburutegian besterik kontsultatu.


Jasotako edozein materialen edo haren kopiaren erabilera, jabetza intelektualari buruzko legeriaren arabera egingo da. Hura ez betetzekotan, erabiltzailearena izango da erantzukizuna.

 

Botoia Liburutegien arteko mailegua

IZ Automailegua

Automailegua

Automailegua

Makina honekin zeure maileguak eta itzulketak egin ahal izango dituzu, mostradoretik pasatu beharrik gabe.


Makina erabili ahal izateko liburutegiko txartela behar duzu.


Automailegu-zerbitzuak aukera ematen du:

  • Liburu, aldizkari, CD eta DVDen mailegatzea eta itzultzea
  • Mailegatutako dokumentuak kontsultatzea
  • Berritzeak
     
Automailegu-zerbitzuak EZ du aukerarik ematen: Gordetako dokumentuen itzulketak edo itzultze-data gaindituta dutenak.
GARRANTZITSUA: ordainagiria eskatzea eta dokumentu guztiak behar bezala mailegatu edo itzuli direla egiaztatzea komenigarria da.