Dohaintzak - kulturaetxea
Breadcrumb
IZ Dohaintzak
Dohaintzak
Dohaintzak
Ignacio Aldecoa Kultura Etxeak asko eskertzen ditu bere funtsak aberasten eta eguneratzen, komunitatearen interesak asetzen eta egungo bildumak osatzen laguntzen duten dokumentuen dohaintzak. Liburutegiak ez du bere funtsen artean dohaintzan jasotako dokumentu guztiak sartzeko konpromisorik hartzen. Bildumarako interesgarriak, erabilgarriak eta egokiak diren baloratuko da.
Dohaintzak ekarri aurretik, dohaintzak onartzeko irizpideak irakurri behar dituzu, eta eman nahi dituzun liburuak, CDak, DVDak... jasotzen dituen eskabidea bidali.
Arau orokorrak
- Dokumentu bat onartua izan dadin, bildumarako egokia izan eta erabiltzaileen informazio beharrak asebete behar ditu. Liburutegiak ezin du konpromisoa hartu egiten zaizkion dohaintzen dokumentu guztiak bere funtsaren baitan sartzeko.
- Onik zaindutako agiriak soilik onartuko dira.
- Ez dira dohaintza anonimoak onartuko. Honako agiria bete behar da, nahitaez, dohaintza egin baino lehenenago. Eskainitako dokumentuak onartu edo atzera bota izanaren berri ematen duen gutuna edo posta elektronikoa bidaliko da.
- Dohaintza egin dela, behin betikoa izango da eta ezin izango da atzera egin, ondorioz, liburutegiak funtsak egoki ikusten duen moduan banatu, antolatu, onik zaindu eta erabiltzeko eskubidea beretzat gorde du. Bildumarako interesik ez duten dokumentuak beste zentro batzuetara bideratuko dira edo GKEei emango zaie, ahal denean.
Liburutegiarentzat interesa izan dezaketen dokumentuak
- Katalogoan ez dauden eta edukia edo egunerokotasunagatik interesekoak diren liburu, aldizkari, film edo diskoak.
- Jada, funtsean dauden materialak, erabiltzen ari den ale kopurua handitzeko komenigarri bada edo hondatuta daudenak berritzeko.
- Kontsultatu gure katalogoa
- Egoera txarrean dauden dokumentuak: azpimarratuak, oharrekin, zikinak, hondatuak, hezetasunarekin, gaizki kuadernatuak, orriak falta dituztenak, zinta itsasgarrirekin...
- Testu liburuak, urtekariak, estatistikakoak, direktorioak eta lege testuak.
- 5 urte baino gehiagoko entziklopediak.
- 10 urte baino gehiagoko liburu tekniko edo zientifikoak.
- Sakelako bildumak edo kioskoko literatura.
- Formatu zaharretan dauden ikus-entzunezko dokumentuak, adibidez, VHS bideoak edo Windows Vista baino lehenagoko bertsioak behar dituzten CD-ROM-ak.
- Egunkari eta aldizkari bilduma horien gaia ez denean toki arlokoa, ez eta liburutegian jada gordeta dauden bildumak osatzeko ez diren ale solteak.
- Erreprodukzioak, fotokopiak, ikus-entzunezkoen grabatutako kopiak.
- Hainbat liburukitan argitaratutako obren ale solteak.
Dohaintzak egiteko inprimakia bete behar da, informazio orokorraren erakusmahaian dagoena, edo erantsitako pdf dokumentua deskargatu eta erakusmahaian entregatu edo posta elektronikoz bidali.