Lyceum kluba eta 27ko idazleak - kulturaetxea
Breadcrumb
Lyceum irakurketa kluba (2026-2027)
Lyceum kluba eta 27ko idazleak irakurketa kluba (2026-2027)
Irakurketa-klub honek Lyceum Clubeko mendeurrenak eta 27ko belaunaldia ospatzen ditu, idazle bikainen irakurketa proposatuz. Idazle horien lana azken urteetan berraurkitu, aldarrikatu eta balioetsi da.
Dinamizatzailea: Natalia Vara.
Saio guztiak hileko 2. asteartetan izaten dira, 19:00etan Orisol gelan.
Tea rooms. Luisa Carnes
2026-10-26
Eleberri honetan 30. hamarkadako Madrileko te-areto famatu bateko emakume langileeen bizitza kontatzen da, XX. mendeko espainiako emakumeen errealitatera gerturatzen gaituen lana.
Celia en la revolución. Elena Fortún
2026-11-16
Gerra zibila amaitu eta urte gutxitara, 1943an, gerraren inguruan idatziriko eleberria. Sitiaturiko madrilen Celia nerabeak bizitarikoak, bizirautearen eta iraultzaren arteko bibentziak, kontatzen ditu. Era berean autorearen, Elenaren, kronika autobiografiko moduko bat ere bada.
Memorias habladas, memorias armadas. Concha Méndez
2026-12-14
Concha Méndez-en memoriak, bere iloba Palomak jasotakoak. Jaio zen munduko tabuetatik askatu eta, poesiaren eta antzerkiaren bitartez, bere mundo propia sortzeko gai izan zen poetaren bizitza kontatzen du.
Doña Jimena Díaz de Vivar, gran señora de todos los deberes. María Teresa León
2027-01-11
Edertasun eta zehaztasun estilistiko handiko biografia, Rodrigo eta Jimena Díaz de Vivarren bizitza begirada goxo, leun eta sakon batetik tratatzen duena. Lanak maitasuna, konplizitatea, batailak, beldurra eta krudelkeria uztartzen ditu, erbesteak, bekaizkeriak eta heriotzak markatutako mundu liluragarri bat irudikatzeko.
Rosalía de Castro. Raíz apasionada de Galicia. Luisa Carnés
2027-02-08
Rosalía de Castro poeta galiziar handiaren biografía. Galizian, Padrón herrian, beti bertara itzultzea nahi izan zuen etxean, bizitako haurtzarotik semeak eduki eta bere ama maitatua hil zenerarte ere kontatzen da bertan.
Cántico inútil. Ernestina de Champourcin
2027-03-15
1936an publikaturiko lan hau Ernestina bere idazle karreraren unerik onenean egotearen alarde bat izan zen. Lan asko egindako garai bateko goigunea suposatu zuen bere poemario honek.
Memoria de la Melancolía. María Teresa León
2027-04-12
María Teresa León-en autobiografía ia poetikoa, prosa sofistikatu, inguratzaile eta ia hipnotikoa duena. Bigarren errepublikaren garaia eta une honetan Espainiak inoiz bizita ez zuen bezelako modernizazioa lehen eskutik jorratzen dituen testigua ere bada hau.
Oculto Sendero. Elena Fortún
2027-05-10
Celia pertsonai ezagunaren idazlearen inoiz argitaratu gabeko eleberri autobiografikoa, egiletzaren eta sexualitatearen testigu bizi eta lazgarria.
