Breadcrumb

English book Klub (2026-2027)

English book club (2026-2027)

 

 

Irakurketa kluba % 100 ingelesez, hilero irakurketa proposamen berri batez gozatzeko. Ingeles maila ertaina edo aurreratua duten pertsonentzat.

Dinamizatzailea: John Costello.

Saio guztiak arratsaldeko 7etan dira Orisol gelan.

 

 

Orbital. Samantha Harvey 

2026-10-26

 

Sei astronauta, beren bokazioari eta ametsen eta errealitatearen arteko distantziari buruz hausnartzen duten bitartean, Nazioarteko Espazio Estazioan lan zientifikoak eta egunerokoak egiten egongo dira sei hilabetez.

 

Info+ katalogoan: Orbital


 

Hamnet. Maggie O’farrel 

2026-11-23

 

Agnesek, sendalari gazte independente batek, latinezko irakasle berezi batean aurkituko du familia bat osatu nahi duen laguna. Hala ere, ahaideen aurkakotasunek eta ezusteko tragedia batek bikotekideen erlazioa frogan jarriko dute.

 

Info+ katalogoan: Hamnet


 

Cat o’nine tales. Jeffrey Archer 

2026-12-21

 

12 ipuinez osaturiko kolekzioa da hau, pertsonai gogoangarriz eta amaiera arrigarriz josia. Krimenez, emozioz eta ustekabez beterik azaltzen dira. Gartzelan zegoela bururatu zitzaion ipuin hauetako asko Jeffrey Archer-i, eta hori nabaria da lanean zehar. 

 

Info+ katalogoan: Cat o´nine tales


 

Perfume. Patrick Suskind 

2027-01-25

 

Jean-Baptiste Grenouille usain propiorik gabe jaio zen, baina usain identifikatzeko gaitasunarekin, perfumegile Itzela egiten dion zerbait. Perfume perfektua sortzearekin obsesionaturik, izugarrizko krimenak  egingo ditu bere biktimen esentzia harrapatu nahian. 

 

Info+ katalogoan: Perfume


 

Our souls at night. Kent Haruf 

2027-02-22

 

Holt, Colorado-n bizi eta alargundurik dauden bi bizilagunek, Addie Moore eta Louis Waters-ek, gabak batera pasatzea erabakitzen dute, bakardadea borrokatzeko. Beraien arteko erlazioa estutu ala, amodio, laguntasun eta bigarren aukerentzako aukera aparta ikusiko dute. 

 

Info+ katalogoan: Our souls at (...)


 

Paddy Clarke HA HA HA. Roddy Doyle 

2027-03-22

 

Paddy Clarke 9 urteko ume irlandarrak bere egunerokotasuna kontatuko du, humore eta tolesgabetasunarekin. Bere haur begiradaren bitartez eleberriak hazte prozesua, familia eta helduen bizitzako misterioak tratatuko ditu, betiere samurtasun eta sentsibiltate handiarekin. 

 

Info+ katalogoan: Paddy Clarke HA


 

The Awakening. Kate Chopin 

2027-04-19

 

Obra klasiko honetan XIX mende amaiera eta XX mende hasierako estatu batuetako hegoaldeko emakume baten zentratzen gara. Eleberrian emakume honek feminitatearen eta maternitatearen inguruan dituen ezoiko pentsamenduak eta bere inguruan, gizartean, ezarrita dauden arau sozialak kontziliatzeko duen borroka tratatzen da.

 

Info+ katalogoan: The Awakening


 

Rebecca. Daphne du Maurier 

2027-05-24

 

Neska gazte bat Manderleyra iritsiko da ia ezagutzen ez duen gizon batekin ezkondu ondoren, baina bere emazte zenaren itzal kezkagarriaren pean biziko da.
Bere oroitzapenek eta Danvers andre gaiztoak jazarrita, bere heriotzaren inguruko sekretu iluna ikertuko du.

 

Info+ katalogoan: Rebecca

 

KARTELA JAITSI