Komiki eta nobela grafikoa - kulturaetxea
Breadcrumb
Komikia eta nobela grafikoaren kluba (2025-2026)
Komikia eta nobela grafikoaren kluba (2025-2026)
Klub honek ibilbide bat egiten du joera, genero eta herrialde desberdinen adierazgarri diren komikietan, euskaraz eta gaztelaniaz. Obretako lau emakumeek sortu dituzte eta lau gizonek.
Dinamizatzailea: Saioa Aginako.
Saio guztiak arratsaldeko 7etan dira.

Café Budapest. Alfonso Zapico
2025-10-07
Yechezkel, 1947ko Budapesteko miseriatik ihesi, Palestinara iritsi zen bere amarekin batera, eta han Yosefek Cafe Budapest zuzentzen du, lehertzear dauden anabasa eta basakeriaren lekuko bitxia.

Loba boreal. Nuria Tamarit
2025-11-04
Jack Londonen abenturazko eta naturako biziraupeneko eleberrien berrikuspen feminista. Hiru emakume dira protagonistak, naturaren gogortasunari ez ezik, gizonaren indarkeriari ere aurre egin behar diotenak.

Rosalie Blum. Camille Jourdy
2025-12-01
Espioien eleberri dibertigarriena eta ez hain konbentzionala. Vincenten bizitza monotonoa obsesio bihurtuko den topaketa batek aztoratuko du. Detonatzailea emakume baten agerpena da, Rosalierena, Vincentena bezain bizimodu aspergarria daramala dirudiena.

Hodeien gaineko aldean. Bertol Arrieta
2026-01-13
Bikotekidearen suizidioak sortutako mina jasan ezinda, bidaia batean abiatuko da Leire. Gasolindegi batean egin beharko dio aurre doluari, Fernando Rusek Artikoan bizi izan zuen abentura lagun duela: 800 kilometroko bidaia, bakarrik eta oinez.
Saioa euskaraz.

Pilula urdinak. Frederik Peeters
2026-02-03
Narratzailearen eta GIBa duen ama gazte baten arteko maitasun istorioaren hasierarekin, eta umore eta zintzotasun ukitu batekin, Peetersek bere bizitza pribaturako leiho bat irekitzen digu.
Saioa euskaraz.

El cuerpo de Cristo. Bea Lema
2026-03-03
Alaba batek amari egiten dion maitasun-deklarazioa. Espainia patriarkal, pobre eta katoliko batean alaba, ama eta emazte gisa giltzapetuta dagoen emakume baten erretratu tragiko eta unibertsala ere bada.

Lo sabes aunque no te lo he dicho. Candela Sierra
2026-04-23
Candela Sierrak gure garaiko eguneroko komunikazio-arazo sintomatikoak aztertzen ditu, eta fokua harremanen azalkerian, nolabaiteko miseria moralean edo benetako ardi gisa jokatzeko dugun joeran jartzen du.

Aquel verano. Mariko y Jillian tamaki
2026-05-05
Obrak nerabezaroko narratiba tradizionalei egiten zien erronka eta haurtzaroaren eta helduaroaren arteko trantsizio konplexuaren emakumeen esperientziaren erretratu errealista eskaintzen digu.
