Breadcrumb

Zientzia fikzioaren kluba (2026-2027)

Zientzia fikzioaren kluba (2026-2027)

 

 

Zientzia fikzioaren ahalmen literarioan eta beste mundu batzuk sortzeko gaitasunean murgiltzeko kluba.

Dinamizatzailea: Joseba Gómez.

Saio guztiak arratsaldeko 7etan dira Amaritu gelan. Hizkuntza: gaztelania.

 

Contacto

 

Contacto. Carl Sagan 

2026-10-21

 

Eleanor Arroway astronomoak, nazioarteko zientzialari talde batekin batera, Vega izarrarekin kontaktuan jarri eta unibertsoan bakarrik ez gaudela frogatzea lortzen du. Honek gizadiaren historiako une garrantzitsuenera daraman bidaia zirraragarria jarriko du martxan.  

 

Info+ katalogoan: Contacto


Bajo el ojo del gran pájaro

 

Bajo el ojo del gran pájaro. Hiromi Kawakami 

2026-11-18

 

Etorkizun urrun batean gizakia desagertarazteko arriskuan dago. Tribu txiki ezberdinetan sakabanatuta, eta “ama” enigmatico batzuen gidaritzapean, azken gizakiak ezagutezina den lurrean barrena bizirauten sahiatzen dira. 

 

Info+ katalogoan: Bajo el ojo (...)


Proyecto Hail Mary

 

Proyecto Hail Mary. Andy Weir 

2026-12-16

 

Ryland Grace berebiziko garrantziko misio bateko biziraule bakarra da. Bere kideak hilik, eta memoria berreskuratu heinean, ezinezko misio baten aurrean dagoela konturatuz joango da. Gainera, misioan huts egiteak gizadiaren eta lurra beraren amaiera ekar dezake.

 

Info+ katalogoan: Proyecto Hail Mary


Saltonautas

 

Saltonautas. Hao Jingfang 

2027-01-20

 

Hiru zientzialari gaztek estralurtar espezie aurreratu bat eguzki-sistemara hurbiltzen ari dela aurkitu dute eta beraiekin kontaktuan jartzeko lehenak izateko lehian hasiko dira.

 

Info+ katalogoan: Saltonautas


Hyperion

 

Hyperion. Dan Simmons 

2027-02-17

 

Armagedoiaren arriskupean eta gerra bat hasteko arrikua airean dagoelarik, 7 erromes Hyperion planetara doaz antzinako erritu erlijioso bat berpiztera. Denek ezinezko itsaropenak eta sekretu beldurgarriak daramazte beraiekin bat. Hyperionen, Alkaudona bilatzen duten bitartean, zazpien patuek bat egingo dute.  

 

Info+ katalogoan: Hyperion


La glándula de Ícaro

 

La glándula de Icaro. Anna Starobinets 

2027-03-17

 

La glándula de Ícaro kontakizun distopikoen bilduma bat da, zientziaren eta giza kondizioen mugak errealitatetik gertu dauden egoerak arakatuz lantzen dituena. Horrore lirikoaren estiloarekin gizakiaren kontraesanak, beldurrak eta nahiak azalerazten dituen historio aztoratzaileak osatzen ditu Anna Starobinets-ek. 

 

Info+ katalogoan: La glándula de (...)


El libro del día del juicio final

 

El libro del día del juicio final. Connie Willis 

2027-04-21

 

Kivrin-ek XIV. Mendeko ingalaterrara bidaiatzea lortzen du, historia gertatzen den unean ikasteko. Akats baten ondorioz, erdi aroko une hilgarrienetako batean geratuko da arrapaturik. Une berean XXI. mendeko ingalaterran izurrite bortiz bat zabaltzen ari da, bera erreskatatzea ekidingo duena. 

 

Info+ katalogoan: El libro del (...)


 

Nosotros. Yevgueni Zamiatin 

2027-05-19

 

XXVI. mendean, indibidualtasuna ezabatua izan den gizarte totalitario batean, matematiko batek arima propio bat duela aurkituko du, eta honek ezarritako ordena arriskuan jarriko du.  

 

Info+ katalogoan: Nosotros...