Zerbitzu karta - kulturaetxea
Breadcrumb
IZ Zerbitzu karta
Zerbitzu karta
Zerbitzu karta
Ignacio Aldecoa Kultura Etxearen Zerbitzuak zerbitzu karta du, erabiltzaileei ematen zaizkien zerbitzuak eta haien eskubideak jasotzen dituena. Era berean, zerbitzu horiei dagokienez hartutako kalitate konpromisoak adierazten dira.
Ignacio Aldecoa Kultura Etxearen misioa da herritarrei eskuragarri jartzea informazioa, kultura eta bizialdi osoko hezkuntza. Guztientzat irekita dagoen espazioa da, eta bere xedea da askotariko informazio, prestakuntza, aisialdi eta ezagutza beharrak asetzea. Kultura programazioa, liburutegi publikoaren zerbitzua eta ondare bibliografikoaren kontserbazioa eskaintzen ditu.
|
Jarduera soziokulturalak |
|
|
Dokumentuak mailegatu eta kontsultatzea |
|
|
Prestakuntza eta informazioa eskuratzea |
|
Eskubideak
- Libreki eta dohain eskuratzea Kultura Etxearen zerbitzuak, inolako diskriminaziorik gabe eta indarreko araudiak ezarritako zehaztapenetan eta baldintzak betez.
- Kultura Etxeko langileen arreta zuzena eta profesionala jasotzea.
- Intimitaterako eskubidea bermatuta izatea. Nahitaezkoa da modu konfidentzialean tratatzea erabiltzaileei emandako materialei eta zerbitzuei buruzko informazioa eta haien datu pertsonalak, ordenamendu juridikoan ezarritakoari jarraituz.
- Kexak edo iradokizunak aurkeztea eta erantzuna jasotzea.
- Zerbitzuak erabiltzeko prestakuntza jasotzea.
- Informazio bibliografikoaren kokapenari eta eskuratzeko moduari buruz informazioa, aholkularitza eta laguntza jasotzea.
- Liburutegiko funtsetan ez dauden materialak eskuratzeko iradokizunak egitea.
- Kultura Etxeko jarduera publikoetan eta irekietan parte hartzea.
Betebeharrak
- Funtsak, ekipoak eta instalazioak erabiltzeko araudia errespetatzea.
- Txartelaren eta haren erabileraren ardura izatea.
- Langileenganako eta erabiltzaileenganako jokaera zuzena izatea.
- Zenbait zerbitzu erabiltzeko identifikatzea.
- Kultura Etxeko funtsak eta zerbitzuak erabiltzean, jabetza intelektualaren arloan indarrean dagoen legeria errespetatzea.
- Ez jatea eta ez edatea.
- Kultura Etxean egon bitartean norbere objektu pertsonalen gaineko ardura izatea.
- Bilduman edo instalazioetan ikusitako kalteak zentroko langileei jakinaraztea.
- Gurasoek, tutoreek eta irakasleek adingabekoen edo beren ardurapeko taldearen jokaera
- gainbegiratuko dute.
- 11/2007 Legea, urriaren 26koa, Euskadiko Liburutegiei buruzkoa.
- 10/2007 Legea, ekainaren 22koa, Irakurketarena, liburuena eta liburutegiena.
- 6/2019 Legea, maiatzaren 9koa, Euskal Kultura Ondarearena.
|
Konpromiso orokorrak |
Tratu adeitsua eta profesionala ematea, eta gutxienez 10etik 8ko puntuazioa eskuratzea erabiltzaileen gogobetetze inkestan. | Gogobetetze inkestan eskuratutako batez besteko nota. |
| Kultura Etxean idatziz aurkeztutako kontsulta, iradokizun eta kexa guztiei 7 laneguneko epean erantzutea. | Epe barruan emandako erantzunen ehunekoa. | |
|
Jarduera soziokulturalak |
Urtean, gutxienez 500 jarduera soziokultural eskaintzea publiko guztiei zuzenduta. Herritarren interesak asetzea eta eta jardueretan gutxienez 10etik 7ko puntuazioa eskuratzea. |
Eskaini diren jardueren kopurua. |
| Jardueren gogobetetze inkestetan eskuratutako emaitza. | ||
|
Dokumentuak mailegatu eta kontsultatzea |
Gutxienez 5000 dokumentu berri sartzea dokumentuen funtsean eta bilduma egokitzea herritarren interesak kontuan hartuta. Erabiltzaileen gogobetetze inkestan gutxienez 10 puntutik 7 eskuratzea. | Sartutako dokumentu kopurua zenbatzea (eskuratzeak eta dohaintzak). |
| Gogobetetze inkestako galderan jasotako nota. | ||
| Bibliografia funtsa ordenatuta, ongi seinaleztatuta eta egoera egokian mantentzea, eta berritasunak eskuratzeko erraz egotea. Gutxienez 10 puntutik 7 eskuratzea erabiltzaileen gogobetetze inkestan. | Gogobetetze inkestako galderan jasotako nota. | |
| Liburutegien arteko mailegu zerbitzuaren bidez eskatutako materialak 10 egun baliodunean lortzea eta gorabeheraren bat egonez gero, eskatzaileari jakinaraztea 15 egun baliodun igaro baino lehen. | Ebatzitako transakzioen eta komunikazioen ehunekoa. | |
|
Prestakuntza eta informazioa eskuratzea |
||
| Urtero gutxienez 45 eskaintzea irakurketa sustatzeko ekimenak. | Urtean egindako jardueren kopurua. | |
| Eguneratuta mantentzea informazio kanalak eta bilduman sartutako programazioa eta berritasunak hedatzea. 10 puntutik 7 eskuratzea gogobetetze inkestan. | Gogobetetze inkestako galderan jasotako nota. |
Kexen eta iradokizunen sistema
Erabiltzaileek gure zerbitzua hobetzen lagundu dezakete iradokizuna, kexa edo esker ona aurkeztuz, bai aurrez aurre, Kultura Etxean, horretarako dagoen inprimakia erabilita.
Hobekuntzan laguntzeko beste modalitate batzuk
- Gogobetetze inkestak betetzea.
- Talde fokaletan parte hartzea.
Erabiltzaileek gure zerbitzua hobetzen lagundu dezakete iradokizun, kexa edo esker ona aurkeztuz.
DGAGAG
Dokumentuak deskargatu
Zerbitzuen Kartaz gain, konpromisoak ebaluatzeko dokumentua eta hobetzeko proposamenak deskarga daitezke.
2023-2024 ebaluaketa eta hobetzeko proposamenak (PDF)



