Interneta/Wifia - kulturaetxea
Breadcrumb
Internet
Internet / Wifi
Internet

Internet zerbitzua
Liburutegiak 14 ordenagailu ditu Interneten bidez baliabideak kontsultatzeko eta ofimatikako aplikazioak erabiltzeko. Toki hauetan daude:
- Hemeroteka (beheko solairua): 6 postu
- Mediateka (1. solairua): 4 postu
- Haurren saila (1. solairua): 4 postu
Zerbitzua erabiltzeko, ezinbestekoa da liburutegiko txartela izatea eta dagokion ataleko mahaian hitzordua eskatzea.
Erabiltzaile bakoitzak gehienez ordubetez erabili ahal izango du egunean.
14 urtetik beherako bazkideek gurasoen edo legezko tutorearen baimena izan beharko dute zerbitzua erabiltzeko. Liburuzainak baimena egiaztatu beharko du saioa ordenagailuan hasi aurretik.
Wifi sarea
Liburutegiak Wifi sarea du instalazio guztietan. Atzerriko telefono zenbakia izanez gero, jarri harremanetan arduradun batekin, erregistro prozesua egiteko. Bestela, jarraitu hurrengo pausuak Wifi sarean erregistroa egiteko.
- Konektatu ordenagailua edo aparailu mugikorra wifi sare honetara: “KulturaEtxea”.
- Onartu erabiltzeko baldintzak.
- Sakatu “Erregistratu” botoia.
- Sartu zure telefono zenbakia eta “Bidali” sakatu.
- SMS bidez konektatzeko pasahitza jasoko duzu. Mezua ez baduzu jaso, sakatu “hemen” botoian berriz bidaltzeko. Mezua jasoz gero, sakatu “zoaz berriz balidatze orrira” eta itzuli balidatze orrira Wifi sarean sartzeko.
- Balidatze orrian, izena eman zure telefono zenbakia eta SMS bidez jaso duzun pasahitz berria sartuta.
- Hortik aurrera 12 orduz nabigatu ahal izango duzu. Deskonektatu ezkero, wifi sarera berriz konektatzeko pasahitza berdina erabili ahal izango duzu 12 orduz.
