Fantasiazko narratiba - kulturaetxea
Breadcrumb
Fantasy irakurketa kluba (2026-2027)
Fantasiazko narratiben kluba (2026-2027)
Fantasiazko Narratiben Klubean egunerokotasunetik haratago garamatzaten istorioez gozatuko dugu. Irakurketak partekatzeko, mundu berriak ezagutzeko eta pertsonaia, izaki eta abentura ahaztezinei buruz hitz egiteko gunea.
Dinamizatzaileak: HEVENDAY Elkartea eta EHUko literatura konparatuko TR42872 ikertzaile taldea.
Saio guztiak arratsaldeko 7etan dira Orisol gelan.
Meridiano de sangre. Cormac McCarthy
2026-10-06
XIX. mendearen erdialdean, Estatu Batuen eta Mexikoren arteko mugan mertzenario talde batekin bat egingo du Chico-k, eta indarkeria laster geldiezina bihurtuko da bertan. Obra onek westerna, gotikoa eta tragedia nahasten ditu, mendebaldeko konkista eta zibilizazioaren hauskortasuna gordinki erretratatzeko.
Babel. R.F. Kuang
2026-11-03
1828an, Robin Swift Babelen, Oxfordeko institutu ospetsuan, ikasten hari zen non itzulpenak eta magiak Britainiar Inperioaren botereari eusten dioten. Instituzioaren eta gizarte errebeldearen artean banatuta, kolonialismoa zerbitzatzea edo iraultzaren bidez kolonialismoari aurre egitea aukeratu beharko du.
Ilargiaren alaba. Toti Martinez de Lezea
2026-12-01
Madalenek ez zuen zalantzarik emakume batzuk sorginkeriagatik atxilotu zituztela, eta hori ezinezkoa zela uste zuen bere herrian. Sorginak ote diren galdetzean, haietako batek odola izozten dion algara kezkagarri batez erantzuten du.
Los chicos del cementerio. Aiden Thomson
2027-01-12
Yadriel-ek, espirituak deitzeko gai den trans gazte batek, bere nortasuna frogatu nahi du bere familia latino tradizionalaren aurrean. Julian, nola hil zen jakin nahi duen mutil zendua, deitzean, Yadrielek galdu nahi ez duen ustekabeko lotura bat sortzen da bien artean.
The Only Good Indians. Stephen Graham Jones
2027-02-02
Estatu Batuetako lau gizon indigenek, gaztaroko gertaera kezkagarri baten ondoren, mendeku bila dabilen entitate bat dute jarraika. Bizirik irauteko borrokan ari diren bitartean, atzean utzitako tradizioak eta kultura modu mendekuzkoan eta basatian itzuliko zaizkie.
El núcleo del sol. Johanna Sinisalo
2027-03-02
Finlandia plazera debekatu eta herritarren bizitza zorrotz kontrolatzen duen erregimen totalitario bat bihurtu da. Hautaketa artifizialaren bidez, Estatuak otzanak diren emakumeak menderatu eta independenteak eta adimendunak direnak antzutu egiten ditu.
Bisita. Mikel Pagadi
2027-04-06
Plater txiki hegalari bat lurreratzen da Anoetako bi baserriren artean, Euskal Herriko bizimodua aldatuz eta era guztietako galderak piztuz. Alienigenak ustekabeko leku batera iristeari buruzko umore ganberroa duen zientzia-fikziozko eleberri bat da hau.
Fox 8. George Saunders
2027-05-04
Fox 8k, «gizaki» hitz egiten ikasten duen azeri ameslariak, jakin-min handia sentitzen du pertsonekiko eta bere munduarekiko. Merkataritza-gune batek bere taldearen biziraupena mehatxatzen duenean, hura salbatzeko misio arriskutsu bati ekiten dio.
Obabakoak. Bernardo Atxaga
2027-06-01
Obabakoak liburuak Obabako biztanleen istorioak biltzen ditu, maitasunak, bakardadeak, sekretuek eta oroitzapenek markatuta. Bernardo Atxagak bizitzak lotzeko eta isolamendua gainditzeko hitzen eta liburuen boterea ospatzen du.
