Ezaugarriak - kulturaetxea
Breadcrumb
TIT Características del programa Aulas+55
+55 Elkartegiei buruzko argibide gehiago
Caracateristicas aulas 55
Jatorria
+55 Elkartegiak (lehen 3. adinekoen gelak deituak) 1978an jarri ziren martxan Gasteizen, Kultura Ministerioaren eta Jesús Obrero Institutu Politeknikoaren artean sinatutako hitzarmenaren bidez.
2013an, Kultura Etxeko Zerbitzua elkartegiak kudeatzen hasi zen, Gasteizko eta Arabako biztanleentzako jarduerak programatuz.
Ikastaroak eta lantegiak nolakoak diren
Ikasgelak+55 prestakuntza-eskaintza osoa doakoa da. Ikastaroak presentzialak dira, eta horietako batzuk online ere badira.
55 urtetik gorakoak dira jardueren hartzaileak, edozein dela ere haien prestakuntza kulturala eta intelektuala eta maila akademikoa.
+55 Elkartegien programaren bidez, herritarren eskura jarri nahi dira kulturaren hainbat arlotako ezagutzak, modu didaktiko, atsegin eta zorrotzean.
Egungo programazioari buruzko informazioa
Aurreko programazioei buruzko informazioa (pdf): 2021 – 2022 – 2023 (a) – 2023 (b) – 2024 (a) – 2024 (b) – 2025 (a)
Jarduera proposamenak aurkezteko deialdia
Deialdi honen helburua da jarduera poltsa bat sortzea (ikastaroak, tailerrak eta hitzaldiak), +55 Elkartegiak programaren helburuei erantzuteko eta programa hori antolatzeko erabil daitezen.
Parte-hartzaileak
Programa sortzen denetik pertsona askok parte hartu dute programatutako jardueretan.
Programatutako ikastaroetan 2000 pertsona baino gehiagok parte hartzen dute. Eta 1500 pertsona inguruk online egiten dute ikastaroak.
Bestalde, Arabako udalerrietan jarduerak antolatzen dira programaren esparruan, non 3000 pertsonak baino gehiago hartzen dute parte.
Ikastaroetan parte hartu nahi duten pertsonen kopurua handitu egiten da urtero.