Haurrentzako irakurketa kluba - kulturaetxea
Breadcrumb
IZ Haurrentzako irakurketa kluba
Haurrentzako irakurketa kluba
Haurrentzako irakurle kluba 2026-2027
Ignacio Aldekoa Liburutegian kutxa xelebre bat agertu da. Sei giltzarrapo ditu, eta inork ez daki barruan zer ezkutatzen duen. Kutxa irekitzeko, sei giltza aurkitu beharko ditugu. Baina giltzak lortzea ez da hain erraza izango: saio bakoitzean liburu baten sekretuak argitu, pertsonaien arrastoak jarraitu eta erronka berezi bat gainditu beharko dugu. Odei Arregik lagunduko dizu aurkitzen (YouTube).
Sei saio, sei giltza eta misterio handi bat. Ausartuko zara gurekin abenturan murgiltzera?
Adina: 2015 edo 2016an jaio direnentzat
Klubaren ordutegia: 18:00 – 19:30
Klubaren dinamizatzailea: Odei Arregi
Hizkuntza: Euskaraz
Izen-emateak
Ez kezkatu saio guztietara ezin bazara etorri. Etorri ahal duzunean, baina gogoratu saio bakoitzean izena emateko eskaera egin behar duzula. Eskaera hilabete lehenagotik egin daiteke.
Azaroak 13
Karlos Gorrindo
Martxoak 12
Karmele Mitxelena
