IZ enROLate

enROLate! eta sortu zure abentura

enrolate edukia

Gustatuko litzaizuke liburu baten barruan sartzea edo denboran bidaiatzea?

 

Pertsonaien patua erabaki eta istorioaren norabidea aldatu nahi duzu?

 

enROLate jarduerarekin posible da! Eta Ignacio Aldecoa Kultura Etxera heldu berri da.

 

Pertsonaiak sortzea, abenturak bizitzea eta misterioak argitzea gustuko badituzu, ez izan zalantzarik, hau da zure lekua. Zure zain gaude!
 

 


Deskribapena
 

Bihurtu istoriako protagonistetako bat, osatu taldea, egin aliantzak (edo ez) zure kideekin, negoziatu, ikertu, jarri zure sormena proban, prestatu estrategiak eta gainditu erronkak. Murgildu zaitez kontakizun literario handietan eta garai historikoetan zehar, esperientzia paregabe eta desberdin baten bidez. Gidoirik gabe. Pantailarik gabe. Oraingoan, zuk idatziko duzu istorioa. Ausartuko al zara?


Norentzat: 8-16 urte 
Noiz: Urria eta abendua bitartean (2 orduko 5 saio). Jardueraren garapen egokia egiteko 5 saioetara etortzea eskatzen da.
Hizkuntza: esperientzia eleaniztuna, pertsonaia eta egoera bakoitzera egokitzen dena.
 


Izena ematea
 

Plazak zozketa bidez esleitzen dira. Zozketan parte hartzeko izena emateko formularioa bete behar da. Parte hartzeko epea irailaren 21ean hasi eta urriaren 2an amaituko da. Plaza lortzen dutenek mezu elektroniko bat jasoko dute.
 

IZENA EMATEA

 


Informazio gehiago bideo honetan (YouTube).