IZ Alzavoz - Ahots gora

Alzavoz · Ahots gora: Ezagutu ahots gora kontatutako istorioen magia!

Alzavoz Ahots gora edukia

Gustatzen al zaizue elkarrekin irakurtzea, istorio berriak deskubritzea eta hitzekin jolastea? Alzavoz · Ahots gora familian egiteko tailer bat da; irakurketaren munduan barrena egingo dugun bidaia, ahotsaren, entzumenaren eta irudimenaren bidez.

 

Helduek istorioak eta ipuinak irakurri eta kontatzeko baliabide berriak ezagutuko dituzten bitartean, haurrek aktiboki parte hartuko dute: jolasean, entzuten eta liburuetara hurbiltzeko modu berriak aurkitzen.

 

Aukera ederra elkarrekin gozatzeko, une bereziak partekatzeko eta irakurketaren magia etxera ere eramateko. Etortzerik bai?
 


 

Ahotsa eta irakurketa ozen erabiltzea da jardueraren helburua, irakurtzeko interesa pizteko eta arreta emateko gaitasuna lantzeko tresna gisa, une hori gurasoen eta seme-alaben artean partekatutako esperientzia bihurtuz.

 

  • 6 eta 7 urteko haurrak dituzten familientzako jarduera (2019-2020).
  • 5 saio euskaraz (urriaren 2an eta 23an; azaroaren 6an eta 27an; abenduaren 11n), 18:00etatik 19:15era. Dinamizatzailea: Iñaki Carretero.
  • 5 saio gaztelaniaz (urriaren 9an eta 30ean; azaroaren 20an eta abenduaren 4an eta 18an), 18:00etatik 19:15era. Dinamizatzailea: Susana Teruelo.


Ekimen honek Arabako Kultura Planeko Literatur Sorkuntzako, Liburutegietako eta Argitalpen Industriako Mahai Sektorialaren proposamenari erantzuten dio.

 


Izena ematea
 

Plazak mugatuak dira (10 familia eta gehienez bi heldu haur bakoitzeko), eta zozketa bidez esleitzen dira. Plazak zozketa bidez esleitzen dira. Zozketan parte hartzeko izena emateko formularioa bete behar da. Parte hartzeko epea 21ean hasi eta irailaren 29an amaituko da. Plaza lortzen dutenek mezu elektroniko bat jasoko dute.
 

IZENA EMATEA

 

Tailerra saioz saio eraikitzen denez, garrantzitsua da parte hartzen duten helduak beti berberak izatea eta saioetara modu erregularrean etortzea

 

Dinamizatzaileak: Iñaki Carretero (euskaraz) eta Susana Teruelo (gaztelaniaz).