Breadcrumb

IZ "Luis Martín-Santos. Tiempo de libertad · Askatasun garaia" erakusketa

"Luis Martín-Santos. Tiempo de libertad · Askatasun garaia" erakusketa

"Luis Martín-Santos. Tiempo de libertad · Askatasun garaia" erakusketa

 

 

Luis Martín-Santos idazle eta psikiatra historiara igaro da bere Tiempo de silencio lanarekin lortutako dimentsio literarioagatik. 1962an argitaratu zen, eta XX. mendeko eleberri espainiar onenetakotzat jotzen da.
 

2024an Luis Martín-Santos Riberaren (1924-1964) jaiotzaren mendeurrena bete zen, eta, hori dela eta, San Telmo Museoak, Espainiako Liburutegi Nazionalak eta Acción Cultural Españolak (AC/E) erakusketa hau antolatu zuten erakusketa hau, orain Ignacio Aldecoa Kultura Etxean ikusgai dagoena. 

 

Erakusketarako aretoa
 

Erakusketa hau, funtsean, Luis Martín-Santosen bizitza ikuspegi biografikotik, politikotik, psikiatrikotik eta literariotik ezagutzeko ibilbide bat da. Bigarren espazio batean, Tiempo de silencio eleberriaren eszenatokiak eta egoerak grafikoki zabaltzen dira, eta Tiempo de destrucción Martín-Santosek hiltzean ia amaituta utzi zuen 2. eleberriari buruz hausnartzen da. Erakusketa Tiempo de libertad atalarekin amaitzen da: Luis Martín-Santosek trilogiako hirugarren eleberrirako pentsatu zuen izenburua da. Hemen bere obraren gerokotasuna erakusten da: interpretazioa, egokitzapenak, estudioak, itzulpen berriak eta argitaratu gabeko originalen berreskurapena Obra Osoen anbizio handiko proiektu batean.

 

Argazki galeria
 

Eduki publikatzailea