Haurrentzako jardueren historikoa - kulturaetxea
Breadcrumb
Jardueren historikoa
Haurrentzako jardueren historikoa
Eduki publikatzailea

Hilbeltzaren 3an Txagorretxu eta hiru txerritxo Gorrak liburutegian izan ziren. Haien bizipenak eta mintzatzeko modua erakutsi zizkiguten bertan azaldutakoei, euskaraz eta zeinu hizkuntzan. Ze plazerra haien bisita jasotzea!


Azaroaren 8an Kultura Etxeko Haur Sailean zapaburu urdin bat azaldu zitzaigun. Zer egin? Buru argiz eta ausardiaz gurekin zeuden haurrek plan bat burutu zuten etxera itzul zedin. Etxea Florida Parkean ote?


Urriaren 24an Patricia Jaraquidesek Valerierek bizitako pasadizo bat kontatu zigun. Nola da posible pilota joko arruntek bat etxe sorgindu batean bukatzea? Halakoak soilik gurean gerta litezke!

Urriaren 15ean lehiaketa izan genuen Haur Sailean! Lehiaketaren parte bat behintzat. Galtzagorriko lagunek Booktuberboomb_+ lehiaketa antolatu dute eta Armentia ikastolako gazteak etorri zitzaizkigun liburu gomendioak haiek grabaturiko bideo bidez egitera. Ea irabazterik duten!

Urriaren 5 eta 19 bitartean gurera Carmen Alborch artistak liburu fantastikoen gaineko erakusketa bat ekarri zuen. Zoragarriak liburu bizidunak, entzuten dakitenak, beldurgarriak, bertan itotzeko modukoak, historioak kontatzen dakitenak edo isiltzen direnak. Ze zortea izan dugun haiek guztiak ezagutzeaz! Mila mila esker Carmen! Liburuok bizitza luzea izan dezatela!




Joan den irailaren 19an musikak burrunba egin zuen Haur Sailean. Oboe eta fagoten herrialdean dena txukun zegoen. Haurrak jolastu, barre egin, eztabaidatu, adiskidetu eta maitemindu egiten ziren. Baina ekaitz bortitz batek Saila astindu zuen. Akordeak balantzaka hasi ziren eta ez zen nota bat bat ere zaratatik libre geratu. Une horretan arrotza etorri zen, desberdina eta arraroa bera … eta etorri berriak harmonia berri bat sortzea lortu zuen! Hala Haur Saila berriro lehenagoko pakera itzuli zen. Eta eskerrak!

Udazken honetan, Ignacio Aldecoa Kultur Etxean, irakurketa kluba egingo da, euskaraz, 10 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. Kluba Edu Zelaietak eta Txabi Arnalek sortu dute, eta honela deskribatzen dute:
Ipuinak, eleberriak, albumak, komikiak eta poesia gustuko dituzulako Edu Zelaietak eta Txabi Arnalek klub bat sortu dugu. Eta ez da futbolekoa: Gure partidetan, baloien ordez, Liburuak erabiltzen ditugu. Eta arbitroak ere gure lagunak dira. Hilean behin elkartzen gara jokalariok. Beraz, klub honetako kide izan nahi baduzu, eman izena lasai: Titularra izango zara!
Klubaren saioak urriaren 11n, azaroaren 15ean eta abenduaren 13an izango dira. Izen-ematea derrigorrezkoa da, irailaren 23tik urriaren 10era.

Hilean behin, ostiraletan 18:00etan, 7-10 urte bitarteko haurrak elkartuko gara, pentsatu, norberaren ikuspuntua defendatu eta besteen argudioen bidez errealitatea modu desberdinetan ikusten ikasteko; komunitatea eta erne bizi diren pertsonak sortzea helburu.
Saioak haurrentzako filosofia Euskal Herrian zabaltzen duen Jakinmin elkarteak dinamizatuko ditu.
Bilkurak egun hauetan egingo dira: urriak 18, azaroak 8, eta azaroak 29.
Izena emateko epea irailaren 23an hasiko da eta urriaren 17ra bukatuko da.

Teatro para bebés
El pasado 17 y 18 de mayo , Rafa, miembro de Factoría Los Sánchez, nos enseñó el mundo interior de García Lorca. Junto con las amigas de Poetas en mayo lo invitamos y fue maravilloso ver cómo las niñas y niños de 0 a 5 años miraban y escuchaban atentos-atentos. Luna de pergamino es la búsqueda del misterio que tienen todas las cosas: los objetos, las palabras, los olores y que Federico García Lorca convirtió en poesía: ¿Cómo se transforma una pandereta en luna de pergamino? Y el viento, ¿cómo se vuelve verde… que te quiere verde?


Parean Elkartea. Dokumentala eta solasaldia.
Maiatzaren 7an Bidasoaldeko Parean elkarteak eta Asun Casasola elkarteak ekoitzitako dokumentala bistaratu genuen, Miren Lanz aurkezle. Haur eta gazte literaturak genero berdintasunaren eraikuntzan nola eragiten duean aztertzen du dokumentalak, gaiaren inguruan aritu eta aditu diren Lur Gallastegi idazlearekin, Ainara Azpiazu ilustratzailearekin, Kalandraka-pamielako Carmen ELvirarekin edota Garoa liburu dendarekin, besteren artean. Garrantzitsua konturatzea oraindik asko falta zaigula berdintasuna eta aniztasuna islatzen duen literatura bat izateko!

Purificación Santana. Ipuin kontaketa eta tailerr
Maiatzaren 4an Purificación Santana Kanariar uharteetatik etorri zitzaigun herensuge usaitsu baten eta Kiro jaunaren istorioa kontatzera. Haiekin batera ikasi genuen zein garrantzitsua den irakurtzea. Mila esker eta itzulerako bidai on Zorioneko Uharteetara!


Haurrentzako ipuin kontaketa poetikoa
Apirilaren 19an Elisa Rueda poetaren Érase una vez o dos o tres liburuan oinarrituriko haurrrentzako ipuipoesia saioa izan genuen. Eta nola zebiltzan Elisaren hitzak eta irudiak saltoka eta dantzan! Hurrengo liburua arte!

Txabi Arnal. psikodidaktikan doktorea, EHUko irakaslea eta idazlea
Heriotza eta dolua umearen heziketaren parte izatearen garrantziaz hausnartuko dugu. Umeek heriotza ulertzeko dituzten moduak, eta dolua era orekatu eta osasuntsuan gainditzeko dituzten beharrak aztertuko ditugu. Haur-literaturak prozesu horretarako eskaintzen digun laguntza ere ezagutuko dugu.

Joan den martxoaren 16an Mariasun Landak Ignacio Aldecoa Ipuin Literarioaren Nazioarteko Jaialdiaren programazioaren baitan Ipuinaren gaineko tailer literario bat eskaini zuen. Tailerra hasi baino lehen, Haur Sailera bisitan etorri zen eta (sorpresa!) bere liburu guztiak erakusketa txiki batean ikusgai zeudela ikusi zuen! A ze poza berea, eta a ze ohorea gurea bere bisita jaso izana. Urte eta liburu askotarako, Mariasun!



Pasa den martxoaren 15ean pertsona helduek Haur Filosofia zer den jakin ahal izan zuten. Eta flipatu zuten. Manual aspergarri pilo hori erre ondoren filosofia modu ludiko eta fresko batean erabili ahal izan zuten: haurrek pentsatzen duten bezain fin eta sakon pentsatu, elkarrekin pentsatzen ikasi, elkarren errespetuz eta elkarri begira. A ze plazerra Jakinmin Elkartekoekin beste behin aritzea!

Susana Peix. Bibliotekonomian eta dokumentazioan dilomatua; irakurtzeko irisgarritasunean, material egokituetan, liburutegi inklusiboetan eta irisgarritasun unibertsalean aditua.
Liburutegiak ahalik eta eskuragarrienak izan daitezen, inklusiboak izan behar dute desgaitasunaren ikuspegitik. Maila fisikoan, sentsorialean eta kognitiboan desgaitasuna duten kolektiboen beharrak ezagutu behar ditugu, erabiltzaile guztiei liburutegiko ekipamenduak, zerbitzuak, jarduerak eta dokumentu-funtsak eskuratzeko aukera berdinak eskaintzeko.

Haurrentzako ilustrazio tailerra
ASIER ITURRALDE (GASTON). Ilustratzailea.
Otsailaren 24ean Asier Iturralde (Gaston) ilustratzaileak Malala zein den marrazki bidez erakutsi zigun. Haurrak eta Gastonek elkar ezagutu ostean Malala Ikasle Ausarta · Una alumna brillante erakusketa bisitatu zuten, ondoren bertan ezagututakoa ohial ikaragarri luze batean islatu zutelarik. Izan ere, neskato batek, maistra batek, liburu batek eta arkatz batek mundua alda dezakete!
Orain, margoturikoa Ignacio Aldecoa Kultura Etxeko Haur Saileko paretean dugu

Unai Ortega Lasuen. Biologian doktore, ikerlari eta EHUko irakaslea
DBHko ikasleek zailtasunak dituzte hegaztiak identifikatzeko, eta biosfera erreserben edo paduren funtzionamenduari buruz duten ezagutza mugatua da. Ezezagutza honek eragin handia du naturaren kontserbazioa ulertzeko orduan, ingurumenarekiko jarrera ona izan arren gazte askok uste baitute natura babesteko ahaleginak gehiegizkoak eta oztopo direla garapen ekonomikorako. Hitzaldian Euskal Herriko gazteen biodibertsitatearekiko ezagutzak eta jarrerak determinatzeko ikerketa desberdinen emaitzak aurkeztuko dira, biodibertsitate-alfabetatze baterako estrategia egokiak diseinatzeko gakoak azpimarratuz eta gazteak sentsibilizatzeko tresna zenbait aurkeztuz. Maite dena bakarrik babesten da. Ezagutzen dena bakarrik maite da. Cousteau.

Telmo Lazkano Muga. Historialaria, Gizarte zientzia eta ingeleseko irakaslea.
Telefono mugikorren eta sareen erabilera masiboaren ondorio kaltegarriei buruzko kezka gogoan eta arazoa teoria aldetik sakon ikertu ondoren, Telmo Lazkanok 15-16 urteko ikasle gazteei borondatezko ariketa bat proposatu zien: aste batez bai berak bai bere ikasleek mugikorrak eskolan utzi zituzten eta koaderno batean beraien eguneroko bizitza nola aldatzen zen adierazteko konpromezua hartu. Internet poltsikoan eramateak gugan dituen ondorioei buruzko hausnarketa hau da Ignacio Aldecoa Kultura Etxeko Guraso eta Hezitzaile Eskolan esplikatu ziguna. Mila esker Telmo! Badakigu ere horri guztiari buruzko liburu bat idazten ari zarela… Irakurriko dugu!

Mer Gómez. Intersex ekintzailea eta La rebelión de las hienas liburuaren egilea
Sarritan identitateei buruz modu zurrunean mintzatzen gara, baina egiaren orduan, errealitatean, zenbat zalantza, zenbat ñabardura, zenbat salbuespen eta aniztasun. Horri buruz mintzatu zitzaigun Mer Gómez urtarrilaren bukaera honetan. Zer da LGTB(I) kolektiboaren i-a? Zer esan nahi dugu intersexualitateez ari garenean? Nortzuk dira intersexak? Non daude? Nolakoak dira? Intersexen bat ezagutzen duzu? Zer premia dituzte? Formakuntza honetan, Mer Gómezek zalantza guzti hauek argitu zizkigun. Bidai on, adiskide!

Concepción Raquel Cantero, Izaskun Bermejo, Ismene Cortazar.
Janusz Korczaken pedagogiari jarraituz 2023ko urtarril honetan Jana Gofriten bizitza ipuin bihurtu genuen. Janak II. Mundu Gerra gurasoekin izkutatua biziraun zuen, eta bere irudimenean tximeletak agertzen dira, hegan egin nahi du, eta bere ametsak bete. Aldi berean Janusz Korczaken gaineko erakusketa ikusi ahal izan genuen, garai hartako Poloniara bidaiatuaz. Eskerrik asko Janusz!
