Eduki publikatzailea

"Ignacio Aldecoa. Istorioen kontalaria" erakusketaren katalogoa

Egile gasteiztarraren jaiotzaren mendeurrena dela eta egindako erakusketarekin batera, Arabako Foru Aldundiak ezinbestekotzat jo du erakusketa dokumentatu eta egilea ezagutu eta aztertzeko elementu berriak ekarriko dituen katalogoa sortzea.

Katalogoari esker, Aldecoaren obra herritarrengana hurbiltzen jarraitzen da, erakusketaren lana osatuz eta Kultura Etxean hilabete batzuetan zehar ikusi ahal izan dena iraunaraziz.

 Deskargatu katalogoa (PDF)

 

Argitalpenak, erakusketaren edukiak dokumentatzeaz gain, ahots akademiko eta literario ezagunen testuak biltzen ditu: Julià Guillamón erakusketaren komisarioarenak; José Ramón González Valladolideko Unibertsitateko literatura espainiarreko katedradunarenak; Ángeles Encinar irakasle eta RAEko akademiakoarenak; eta Felipe Juaristi, Iban Zaldua eta Juan Cruz idazleenak. Bere testuekin Ignacio Aldecoaren irudi eta obraren ikuspegi zabala eskaintzen du eta bere obrara hurbilketa sakona egiten laguntzen du.