Breadcrumb

IZ Liburutegi irisgarria

Liburutegi irisgarria

liburutegi irisgarria

Ignacio Aldecoa liburutegi irisgarria

 

Irisgarritasunaz ari garenean, erraza da pentsatzea desgaitasun iraunkorren bat duten pertsonez soilik ari garela. Hala ere, pertsona guztiek:
 

  • arazoak izan ditzakegu mugitzeko edo irakurritakoa ulertzeko gaitasunetan,
  • arrazoi fisiko, psikiko edo sozialengatik,
  • eta modu iraunkorrean, aldi baterako edo momentu jakin batean.
     

Kultura Etxean hainbat ekintza egiten dira desgaitasun egoeran egon daitekeen edonork irakurtzeko aukera izan dezan.

Bilduma

Liburutegia gizarteko sektore guztientzat irekita dagoen kultura, informazio, hezkuntza eta jolas gunea da. Hainbat jatorri, kultura eta premia dituzten kolektibo eta pertsonentzat pentsatuta dagoen funtsa dauka:
 
  • Irakurketa errazeko liburuak.
  • Letra handiko liburuak.
  • Audioliburuak.
  • Liburuak hainbat hizkuntzatan: ukraineraz, japonieraz, arabieraz...

Etengabe berrikusten dugu gure bilduma, eta argitaratu ahala izenburu berriak gehitzen ditugu. Errazago aurkitzeko, bibliografia batzuk egin ditugu material irisgarriekin
 
Bibliografía inklusiboakn

 

Programazioa

Programación


Astero egiten dira irakurketa errazeko klubak Kultura Etxeko aretoetan, hainbat elkarterekin antolatuta (Foru Erakundea, Arabarnee, Apdema...).

 

Kultura Etxetik irakurtzen dituzten liburuak ematen dizkiegu, eta eskatzen diguten guztian laguntzen diegu.

Espazioa eta ekipamendua

Rampa entrada Ignacio Aldecoa

 

Eraikinean sartzeko arrapalak daude. Ateak automatikoki irekitzen dira, eta gurpil aulkietan dauden pertsonak pasatzeko adinako zabalera dute.

 

Eraikinaren barruan, gurpil aulkietan dauden pertsonak mugitzeko adinako zabalera duten espazioak daude. Igogailua dago solairuetara iristeko. Mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako komun esklusiboak daude.

 

Mahaiak eta informazio mahaiak altuera txikikoak dira, irisgarritasuna errazteko. Solairu guztietan ere badaude katalogoa kontsultatzeko lekuak, ezaugarri horiek dituztenak.