IZ Wikimediako edizio tailerra

Wikimediako edizio tailerra

Wikimedia

Conmiwiki

 


ConMiWiki proiektua 2023ko udazkenean hasi zen, Wikipedian (informazio gordailua), Wikidatan (datu base egituratu librea) eta Wikimedia Commonsen (multimedia gordailua: argazkiak, audioak, bideoak) Arabako ondarearen informazioa hobetzeko helburuarekin.


2026an proiektuak aurrera jarraituko du. Arabari buruzko edukiak hobetzera gonbidatzen zaitugu. Wikimedia zaleen laguntzarekin, Wikipediako edizio-gakoak ezagutuko dituzu, Commons-era irudi libreak igotzen ikasiko duzu eta Wikidatan, munduko datu-base libre handienean, nola lagundu jakingo duzu. Ekarri zure ordenagailu eramangarria. Ezin baduzu edo ez baduzu, liburutegian utziko dizugu bat.

Parte hartu nahi izanez gero, idatz iezaguzu actividadescasadecultura@araba.eus helbidera.

 

2026ko edizioa

3 saio programatu dira, urritik abendura arte, Ignacio Aldecoa Kultura Etxean, 10:30etik 13:15era, honako data hauetan:

  • Urriak 17
  • Azaroak 14
  • Abenduak 12