Breadcrumb

Eduki publikatzailea

IZ Ipuin idazketa tailerra

Ipuin idazketa tailerra

Taller de escritura de cuento contenido

Joxemari Iturralde idazleak emango du, euskaraz, ipuinak idazteko tailerra.

 

Idazleak ipuingintzan interesa duten idazle hasiberrientzako gakoak eta ezagutzak partekatuko ditu.


Ignacio Aldecoa Kultura Etxearen eta Izaskun Arrue Kulturgunearen arteko lankidetzaren emaitza da tailerra, Ipuin Literarioen Nazioarteko Jaialdiaren baitan.
 

 


Nola parte hartu tailerrean?

Izena emateko online formulario hau bete behar da plaza lortzeko.  Izena emateko epea urriaren 26an hasiko da. 


IZENA EMAN

 

Gehienez 20 plaza egongo dira. Plazak izena emandako hurrenkeraren arabera esleituko dira. Parte-hartzaileek 16 urtetik gorakoak izan behar dute.   

 

 

Saioen egutegia

Tailerra 10 saiotan egingo da. Lehenengo 3ak Izaskun Arrue Kulturgunean izango dira, eta gainerako 7ak Ignacio Aldecoa Kultura Etxean. Tailerra azaroan hasi eta maiatzean amaituko da. Saio guztiak asteazkenetan izango dira, arratsaldeko 6etan. Hau da egutegia:
 

Izaskun Arrue kulturgunea

Ignacio Aldecoa kultura etxea

Azaroak 18 Urtarrilak 13
Azaroak 25 Otsailak 10
Abenduak 16 Otsailak 24
  Martxoak 17 
  Apirilak 14
  Maiatzak 5
  Maiatzak 19

 

Informazio gehiago

JOXEMARI ITURRALDE | Euskal literaturan ezinbestekoa eta ibilbide luzekoa, Pott Bandaren kide sortzailea izan zen 70eko hamarkadan. Eleberriak, kontakizun laburrak, haur eta gazte literatura, musikarako testuak zein prentsarako artikulu ugari argitaratu ditu. Horrez gain, beste hizkuntza batzuetatik euskarara itzulpenak ere egin ditu. Bere olerkietako asko hainbat abeslarik, taldek eta abesbatzak kantatu eta grabatu dituzte.


ALDECOA IPUIN JAIALDIA | Narrazio laburrari eskainitako jaialdi hau 2024. urtetik ospatzen da Gasteizen. Bertako zein nazioarteko ahots garrantzitsuak biltzen ditu, irakurketak, solasaldiak eta bestelako ekimen mota batzuetan. Ezinbesteko topagunea bilakatu da ospatu diren hiru edizioetan.