Xanti Arrietaren "Gernika. Begiradak" erakusketa - kulturaetxea
Breadcrumb
IZ Xanti Arrieta "Gernika. Begiradak" erakusketa
Xanti Arrieta "Gernika. Begiradak" erakusketa
Xanti Arrietaren “Gernika. Begiradak” erakusketa
Maiatzaren 6tik 29ra bitartean, Kultura Etxeko erakusketa aretoak ateak ireki zizkion "Gernika. Begiradak" erakusketari. Xanti Arrietaren proposamen artistikoa da, eta gerraren memoria, nortasuna eta ondorioak hurbiletik begiratzera gonbidatzen du.
Erakusketa honetan, Arrietak Picassoren Gernikaren unibertso sinbolikoa zatitu, berrinterpretatu eta eguneratu du, eta Gernikako 1937ko bonbardaketa eta egungo gatazka eta bonbardaketak lotzen dituen ibilbide bat proposatu du. Erakusketak hainbat teknika eta material erabili ditu –eskultura, pintura, argazkigintza, zeramika, esmaltea eta zura– indarkeriari, memoria kolektiboari eta egungo gatazken errealitateari buruz hausnartzeko espazio bat eskaintzeko.
Informazio gehiago
