Komiki eta nobela grafikoa - kulturaetxea
Breadcrumb
Komikia eta nobela grafikoaren kluba (2026-2027)
Komikia eta nobela grafikoaren kluba (2026-2027)
Euskarazko irakurketa-kluba, genero guztietako eta adin guztietarako komikiak irakurtzeko. Irakurketak partekatzeko, egileak ezagutzeko eta komikiaz konpainia onean gozatzeko gunea.
Dinamizatzailea: Igor Leturia.
Hizkuntza: euskara.
Saio guztiak arratsaldeko 7etan dira Amaritu gelan.
Joana Maiz. Yurre Ugarte, Joseba Larratxe
2026-10-13
Joana Maiz nazioarteko enpresa bateko casting zuzendari arrakastatsua zen, baina duela gutxi lana galdu zuen. Nortasun-krisi bat gainditzeko, Bilbora itzultzea erabaki zuen, casting-zuzendari karrera bere empresa propio batean berrabiarazteko.
Irati [saga]. Joxean Muñoz, Juan Luis Landa
2026-11-10
Hauek barne: 1. Bol. Autzaren esnatzea; Boldroren domina; Iratiren zigorra. 2. Bol. Saiak
Nafarroa VIII. mendean, Abderramanen (musulmanak) eta Karlomagnoren (frankoak) inperioen artean kokatua. Irati lamia misteriotsuaren eta Eneko Aritzaren (Jimeno Indartsuaren iloba eta Iruñeko lehen erregea) arteko harremana garatuko da Antzinarotik Erdi Arora igaro zen unean.
Persepolis. Marjane Satrapi
2026-12-01
Persepolisek Irango iraultza islamiarra kontatzen digu, bere herrialdeak eta familiak bizi duten aldaketa sakonarekin harrituta dagoen neskato baten begietatik ikusita, berak beloa eramaten ikasi behar duen bitartean.
Lurbinttoko ohoinak. Adur Larrea
2027-01-12
1795, Konbentzio Gerra amaitu berria da. Gudu-zelaian, deportazio-eremuetan edo erbestean egon direnek etxerako bideari ekin diote. Herrira iristean, haietako batek baino gehiagok beren etxeak eta lurrak okupatuta, itxita edo sakabanatuta aurkitu ditu.
Maurizia. Garbiñe Ubeda, Ekaitz Agirre
2027-02-09
Mauriziak bizimodu soila izan zuen, eta soiltasun hori ezinbesteko erreferentzia bihurtu zen, bere naturaltasunaren adibide, eta, azken batean, euskal kulturaren ikono. Mauriziaren melodiak erraietan sartzen dira.
Kobane calling ; No sleep till Shengai. Zerocalcare
2027-03-16
Bi lanek Ekialde Ertaineko gatazka geopolitikoen gogortasun kronikoa eta egilearen umore azidoz betetako estilo autobiografiko neurotikoa nahasten dituzte.
Info+ katalogoan: Kobane calling
Info+ katalogoan: No sleep till (...)
Santa Familia. Eider Rodriguez, Julen Ribas
2027-04-13
Gure lagunak, gure bizimodua, arropa, musika... aukeratzen ditugu zerbait dira. Baina familia jaiotzetik datorkigun zerbait da. Norak, ordea, arau hori hausten du.
Natasha. Koldo Almandoz, Aritz Trueba
2027-05-11
Natasha 18 urtekoa da. Hirira iritsi berri da unibertsitatean ikasteko. Herritik urrun eta lagun berriekin, Natasha-k desafioz betetako bizitza berri bat aurkitzen du, harik eta, egun batean, iragana oraina iraultzeko agertzen den arte.
