Helduen taldeak - kulturaetxea
Breadcrumb
TIT Talde eta kolektiboentzako bisita gidatuak
Talde eta kolektiboentzako bisita gidatuak
Visitas grupos e
Taldeak, elkarteak eta kolektiboak Ignacio Aldecoa Kultura Etxea ezagutzera hurbildu daitezke urte osoan zehar antolatzen diren bisita gidatuetan. Bisitan Kultur Etxeak nola funtzionatzen duen ezagutuko da, eta bere zerbitzu guztiak modu autonomoan erabiltzen ikasiko da. Bisita egiteko izena emateko eskaera egin behar da.
Bisiten edukia taldea osatzen duten pertsonen araberakoa da. Pertsonaren batek behar bereziak baditu (mugikortasun murriztua, entzumen, ikusmen eta ezagutza mugak …), izena emateko formularioan adierazi behar da, haren beharretara egokitzeko.
Eskaera egin ondoren, arduradunarekin harremanetan jarriko gara bisita adosteko.
Taldeentzako bisita gidatuei buruzko informazio gehiago
- 14 urtetik gorako pertsonei zuzenduta daude.
- Taldeak gehienez 25 lagunekoak izango dira.
- Bisitak ordu eta erdi inguru irauten du.
- Astelehenetik ostiralera egingo dira, Kultura Etxeko zerbitzuen funtzionamendura egokituko den ordutegian.