"Populismo(s) y democracia en la Europa actual" hitzaldia, Jesus María Casqueteren eskutik - kulturaetxea
Eduki publikatzailea
"Populismo(s) y democracia en la Europa actual" hitzaldia, Jesus María Casqueteren eskutik
Diagnostiko orokor baten arabera, eskuineko populismoa da gaur egun demokraziak aurre egin behar dion erronka nagusia. Mendebaldeko Europa azpimarratuz, hitzaldi honetan azken hamarkadetan hauteskundeetan eta politikan izan duen arrakasta ukaezina ulertzeko gako batzuk jorratuko dira.
Jesús Casquete Pentsamenduaren eta Mugimendu Sozial eta Politikoen Historiako katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Soziologian eta Historia Garaikidean doktorea.
"Etorkizuneko erronkak: etorkizun posibleak" hitzaldi-zikloaren parte da.
Antolatzailea: Landazuri Elkartea.
Non: Ignacio Aldecoa Kultura Etxea – Areto nagusia
Sarrera dohainik izango da.
Data
2025/01/15
Ordutegia
19:00
Lekua
Ignacio Aldecoa Kultura Etxea
Udalerria
Gasteiz