“Las voces del Lyceum Club Femenino en su centenario: cartas, archivos personales y memoria” hitzaldia - kulturaetxea
Eduki publikatzailea
“Las voces del Lyceum Club Femenino en su centenario: cartas, archivos personales y memoria” hitzaldia
Lyceum Club Femeninaren sorreraren mendeurrena dela eta, Josebe Martínezek Carmen de la Guardia Herrero elkarrizketatuko du, haren historian zehar ibilbidea egiteko. Lyceum Club Femeninoa Espainiako emakumeen lehen belaunaldiaren topagune, eztabaida-gune eta sustapen-gune nagusietako bat izan zen, erabateko herritartasuna lortu eta herrialdeko bizitza kulturala, soziala eta politikoa eraldatu zuena. Bazkideen gutun eta artxibo pertsonalen bidez, haien ahotsak, sareak eta proiektuak berreskuratuko ditugu, gure historia garaikidearen funtsezko erakunde baten aberastasuna eta nazioarteko dimentsioa ezagutzeko.
Parte-hartzailea: Carmen de la Guardia Herrero (Mendeurreneko aholkulari zientifikoa eta Historia Garaikideko katedraduna, Madrilgo Unibertsitate Autonomoan) eta Josebe Martínez (Literatura irakaslea EHUn)
Non: Areto nagusian.

