Isilik, filmatzen ari gara... Kultura Etxean - kulturaetxea
Eduki publikatzailea

Ignacio Aldecoa Kultura Etxean "isiltasuna" eskatu dute ostiral arratsaldean. Baina ez irakurtzeko giro aproposa sortzeko, baizik eta argi eta garbi entzuteko The night house filmaren zuzendariak emaniko “Akzioa!” agindua . Izan ere, Kultura Etxea nazioarteko ekoizpen bat filmatzeko set bihurtu zen, zeinaren gidoia Jo Nesbo norvegiar idazlearen Gaueko etxea eleberrian oinarrituta baitago.
Diotenez, Joe Nesbo thriller moderno eta beldurrezkoaren maisua da. Bere liburua Stephen Kingen eleberriekin alderatu da. Lana 50 hizkuntzatara itzuli da, eta eskuragarri dago, nola ez, gure katalogoan, genero bereko eleberri sorta zabal batekin batera, hautatutako bibliografia honetan ikus daitekeenez.
Film hau grabatzearekin, zinema eszenak apaintzeko balio izan duten liburutegi espazioen zerrenda ospetsuan sartu gara. Eraikina, estilo arkitektoniko brutalistakoa, esparru ezin hobea zen filmaren ekintzetako bat garatzeko: 80ko hamarkadan liburutegi publiko bateko gordailuetan gordetako dokumentu garrantzitsuak bilatzea.
2026ko udazkenera arte itxaron beharko da filmaketa honen emaitzak ikusteko. Ordura arte, gogoratu Kultura Etxean jende guztiarentzako eta adin guztietarako jarduerak egiten jarraitzen dugula. Zure zain gaude.
