Eduki publikatzailea

Interesguneak
Interesguneak
2025-11-20

Askotariko lanak aukeratu ditugu Kultura Etxeko hainbat gunetan prestatutako interesguneetan.

 

Euskal Ilustrazioaren Eguna dela eta, argitalpen sorta bat duzu bai mediatekan bai haurren sailean.
 

Ortzairen “De Profundis” antzezlanarekin bat eginez, Oscar Wilderen figuraren inguruko hainbat material bildu ditugu 2. solairuko Biografiak atalean.

 

Lehen solairuko “Vulnerables: un proyecto sobre violencia obstétrica” erakusketak gure funtsetan erditzearekin eta amatasunarekin lotutako materialak erakusteko aukera eman digu.
 

Eta liburutegien egunaren ospakizuna aurten inspiratu duen "Desinformazioaren aurka, liburutegiak".

 

Interesguneak espazio biziak dira, eta Kultura Etxea erabiltzen dutenen eskaera eta gustuetan oinarritzen dira. Gure interesguneak aldian-aldian eguneratzen ditugu, datak eta gertaera esanguratsuak ikusaraziz eta azalduz.