Breadcrumb

CAB Mailegu zerbitzua - Partikularrentzako mailegua

Mailegu zerbitzua - Partikularrentzako mailegua

Partikularrentzako mailegua

Mailegu zerbitzuak edozein pertsonari aukera ematen dio liburutegiko material bibliografikoa eta dokumentala maileguan hartu eta bere instalazioetatik kanpo kontsultatzeko, denbora jakin baterako, betiere, ezarritako epearen barruan egoera ezin hobean itzultzeko konpromisoa hartuta.

 

Mailegua aurrez aurre kudeatzea

 

Mailegua aurrez aurre kudeatzea
  • Mostradorean. Helduentzako dokumentuen aurrez aurreko mailegua eta itzultzea liburutegiko 0 solairuko mostradorean egiten da, eta haurrentzako dokumentuena, aldiz, 1. solairuan. 
     
  • Automailegu makinan. Automailegu makina 0 solairuan dago. Makina horren bidez, mailegua eta itzultzea kudeatu, maileguan hartutako dokumentuak kontsultatu eta berritu daitezke. Ezin da kudeatu erreserbatutako dokumentuen edo itzultze eguna igarota duten dokumentuen itzultzea.
     
  • Beste pertsona baten izenean. Mailegu zerbitzua bertara joan ezin den norbaiten izenean erabil daiteke: txartela eta baimen agiria aurkeztu behar dira.

 

 

Mailegua online kudeatzea

 

Gestión online del préstamo
  • eLiburutegia plataforma bat da Interneten bidez eduki digitalen irakurketa errazten duena.
     
  • EFILM filmak eta dokumentalak online ikusteko zerbitzua da.
     
  • Katalogoa mailegu-eskaerak online egiteko tresna bat da. Internet erabiltzeko arazorik izanez gero, telefonoz eska daiteke mailegua (945 18 19 44).

Hiru zerbitzuetan identifikazioa berbera da: liburutegi-txartelari lotutako erabiltzailea eta pasahitza. Pasahitza ahaztuz gero, ccusalalectura@araba.eus  helbidera idatz daiteke pasahitza berreskuratzeko.

 

 

Partikularrei mailega dakizkiekeen dokumentuen kopurua eta motak

 

Maileguan har daitezkeen dokumentu fisikoen gehieneko kopurua taulan adierazita dago. eLiburutegiaren bidez egindako mailegu digitaletarako berariazko araudia dago.

 

Mota

Zenbat

Liburuak edo audioliburuak

6 ®

Liburu elektronikoen irakurgailua

1 ®

Telesailak

2

CDak

3

DVDak

3

Aldizkariak

3 ®

 

 

 

Berritzeak eta itzultzeak

 

  • Dokumentuak gehienez ere 21 egunez mailegatzen dira, eta erreserbatu egin daitezke.
     
  • ® ikurra dutenen mailegua linean edo aurrez aurre berritu daiteke.
     
  • Indarrean dagoen maileguaren azken bost egunetan bakarrik berritu daitezke maileguak, baldin eta dokumentua beste pertsona batek erreserbatu ez badu.  Berritze bakarra egin ahal izango da.
     
  • Dokumentua berandu itzuliz gero, aldi baterako etengo da mailegu zerbitzua: egun bat, atzerapen egun bakoitzeko eta epez kanpo itzulitako ale bakoitzeko.
     
  • Dokumenturen bat galduz gero, galdutako dokumentua ordezkatu edo antzeko beste bat eman behar da. Ezin izango da mailegu zerbitzua erabili dokumentua ordezkatu arte.
     
  • Ezin dira itzuli beste liburutegi batzuetako dokumentuak.

LIBURUTEGIKO TXARTELA - baner e

liburutegiko txartela

Mailegu zerbitzua erabiltzeko, liburutegiko txartela eduki behar da

 

LIBURUTEGIKO TXARTELA