Breadcrumb

CAB Mailegu kolektiboa

Mailegu zerbitzua – Mailegu kolektiboa

Ignacio Aldecoa Kultura Etxearen mailegu kolektiboa

Ignacio Aldecoa Kultura Etxearen mailegu kolektiboa erakundeetarako da, hala nola ikastetxeetarako, elkarteetarako, liburutegietarako... Dokumentu gehiago mailegatzeko aukera ematen du, baita mailegu epea luzeagoa izatekoa ere. Mailegu aldia 15 eta 90 egun artekoa da, mailegatutako materialaren arabera (argitalpenak, ikus-entzunezkoak...).

 

Mailegu zerbitzua baliatu ahal izateko, beharrezkoa da liburutegiko txartela izatea. Txartelean kolektiboaren datuak eta kolektibo horrek izendatutako pertsona baten datuak agertu behar dira. Pertsona hori izango da maileguan hartzen diren funtsak kudeatzearen eta zaintzearen arduraduna.

 

Mailegu kolektiboa erabiltzen dutenek maileguan hartutako materialak beren kabuz jaso eta itzuli behar dituzte.

LIBURUTEGIKO TXARTELA - baner e

liburutegiko txartela

Mailegu zerbitzua erabiltzeko, liburutegiko txartela eduki behar da

 

LIBURUTEGIKO TXARTELA