Liburutegi arteko mailegua - kulturaetxea
Breadcrumb
CAB Mailegu zerbitzua – Liburutegi arteko mailegua
Mailegu zerbitzua – Liburutegi arteko mailegua
Informazioa - Liburutegi arteko mailegua
Mailegu-zerbitzua erabiltzeko, liburutegiko txartela eduki behar da. Era berean, gure bildumako dokumentu bat behar duen beste edozein liburutegik ere erabil dezake zerbitzu hau.
Liburutegien arteko maileguari buruzko informazio gehiago
Gehienez 5 dokumentu eska daitezke. Batzuk ezin dira eskatu:
- Erreferentziazko lanak (entziklopediak, hiztegiak, oposizioetako gai zerrendak…)
- 1958aren aurreko liburuak
- Aldizkari osoak
- Berritasun editorialak
- Liburutegiak egokitzat jotzen dituen beste material batzuk
Eskatutako dokumentuak etxera eraman daitezke, oro har. Baina, kasu batzuetan, dokumentua liburutegian soilik kontsultatu daiteke.
Izapideak linean egin daitezke, formulario honen bidez, edo aurrez aurre, 2. solairuko kontsulta gelan.
Hamabost bat egun behar izaten dira izapideak egin, dokumentua uzten duen liburutegian alea aurkitu eta hura behar den liburutegira eramateko.
Behin dokumentua jasota, telefonoz edo posta elektronikoz abisatuko dizugu eskuragarri dagoela eta ordaindu beharreko tarifa adieraziko dizugu, eskatutako materialak kosturik izanez gero.
Liburutegien arteko mailegua doakoa da liburutegi publikoen artean egiten bada. Liburutegi espezializatuek (unibertsitateetakoek, nazionalek, ikerkuntzakoek, atzerrikoek etab.), ordea, tarifa bat aplikatu ohi diote zerbitzu horri eta, halakoetan, erabiltzaileak hartu beharko du bere gain haren kostua.
Horregatik, eskatutako mailegu bat bertan behera utzi nahi izanez gero, lehenbailehen jakinarazi behar zaio liburutegiari. Liburutegi hornitzaileak tarifaren bat ezarrita baldin badauka eta mailegua izapidetzen hasi bada, eskatzaileak bere gain hartu beharko ditu gastuak, eskaera ezeztatu arren.