"Donemiliagako Goldea" hitzaldi-zikloa - kulturaetxea
Breadcrumb
IZ "Donemiliagako Goldea" hitzaldi-zikloa
"Donemiliagako Goldea" hitzaldi-zikloa
"Donemiliagako Goldea" hitzaldi-zikloa

2025ean, Donemiliagako Goldea izeneko dokumentuaren milurtekoa dela-eta, Kultura eta Kirol Sailak hitzaldi ziklo hau antolatu du, Euskal Herriko Unibertsitateko Erdi Aroko Historia Sailarekin lankidetzan.
- Irailak 25. David Peterson (Burgosko Unibertsitatea): “La Reja de San Millán. Contexto histórico y diplomático, y la problemática de la autenticidad”. Iruñeko Erresumaren esparruan, Goldearen benetakotasunari eta dokumentu funtzioari buruzko hurbilketa kritikoa.
- Urriak 2. Ernesto Pastor (UPV/EHU): "Gentes, paisaje y aldeas en la Álava del siglo XI". Garai hartako Arabako inguruneko landa populatzeari, lurralde antolamenduari eta bizimoduei buruzko azterketa.
- Urriak 9. Fermín Miranda (Madrilgo Unibertsitate Autonomoa): “Álava y la Reja de San Millán en la política de Sancho el Mayor”. Arabako lurraldearen ikuspegi politiko eta estrategikoa Iruñeko Antso III.aren erregealdian.
- Urriak 16. Agustín Azkarate (UPV/EHU): “Observaciones, desde la Arqueología, a la época de la Reja de San Millán en territorio alavés”. XI. mendeko bizimoduei, egitura sozialari eta paisaia materialari buruzko irakurketa arkeologikoa.
- Urriak 23. Julen Manterola (UPV/EHU): “Arabako Erdi Aroko euskara Donemiliagako Goldearen arabera”. Dokumentuan dauden euskarazko izenen eta terminoen azterketa filologikoa.
- Urriak 30. Patxi Salaberri (Nafarroako Unibertsitate Publikoa): “Rejako izenek euskal toponimiaren azterketan duten garrantziaz”. Goldeko toponimoei eta euskal toponimia ezagutzeko egiten duen ekarpenari buruzko gogoeta linguistikoa.
Donemiliagako Goldea
Eskuizkribu hori Donemiliaga Kukulako Monasterioan gordetzen da, 1025. urtean idatzi zen, eta Araba eta Errioxa Iruñeko Erresumako kide ziren garai batean monasterioari zergak ordaintzen zizkioten Arabako herrien zerrenda bat jasotzen du. Bertan, lehen aldiz aipatzen dira Arabako lurraldea osatzen zuten herrietako asko, besteak beste, "Gastehiz", "Hagurahin" edo "Dullanzi"; horietako batzuk oraindik existitzen dira eta beste batzuk desagertuta daude.
Beraz, lehen mailako lekukotza historikoa da lurraldeko Erdi Aroko populazioari buruz.
