Eduki publikatzailea

Innovación y desarrollo sostenible: Un enfoque transversal a los ODS

HITZALDIAK

Isabel Álvarez González

Aurkezlea: Raquel Ecenarro.

 

 

Berrikuntza garapen iraunkorrean lagun dezakeen prozesu bat da, ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren arloetan aplikatzen delako. Hala ere, ikerketa akademikotik eta politika publikoen eremutik ez dago berrikuntza eta garapena lotu dituen tradizio luzerik. Azken hamarkadetan soilik handitu da zientzia, teknologia eta berrikuntzako jarduerak biztanleriaren bizi-baldintzak hobetzera bideratzeko ahalegina. Esparru horretan, Isabel Álvarezen hitzaldiak berrikuntzaren kontzeptua, haren neurketa eta politikak GJHak betetzearekin zeharka nola ulertu eztabaidatuko du.

 

Isabel Álvarez González Ekonomia Aplikatuko katedraduna da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean (UCM), Ekonomian doktorea Madrilgo Unibertsitate Autonomoan eta Zientzia, Teknologia eta Gizarteko masterra European Science Society and Technology Association-en.

Berrikuntza eta garapena, ezagutzaren transferentzia eta nazioarteko enpresak dira bere ikerketa-gai nagusietako batzuk.

90 argitalpen baino gehiago egin ditu (artikuluak, liburuak eta liburu-kapituluak), ikerketa-proiektu askotan parte hartu du, eta nazioko eta nazioarteko erakundeetako aholkularia izan da.

Berrikuntzaren Ekonomia eta Kudeaketa Doktoregoaren koordinatzailea eta Espainiako Gobernuaren Ekonomia Gaietarako Aholku Batzordeko kidea da, eta Associated Researcher izan da Weatherhead Center for Internacional Affairs zentroan (Harvardeko Unibertsitatea) eta Visiting Scholar Rutgerseko Unibertsitatean (New Jersey, AEB).

Gaur egun, UCMko Nazioarteko Ikasketen Institutu Konplutentseko (ICEI) zuzendaria da; Nazioarteko Enpresa eta Merkatuen Ikerketa Taldea ere zuzentzen du UCMn, eta Europako Catching up along the global value chain: models, determinants and policy implications in the era of the fourth industrial revolution (H2020-MSCA-RISE-2017) proiektuaren ikertzaile nagusia da.

Data
2023/12/11
Kategoria
HITZALDIAK
Udalerria
Vitoria-Gasteiz

Nori zuzendua
Helduak