Ohiko galderak - kulturaetxea
Breadcrumb
IZ Ohiko galderak
Ohiko galderak
Ohiko galderak
Mailegu atala (1. eta 2. solairuak)
Dokumentu mota | Ale kopurua | Mailegu egunak |
---|---|---|
Liburuak edo audioliburuak (LA) | 6 | 21 egun (berritu daiteke) * |
Liburu elektronikoen irakurgailua | 1 | 21 egun (berritu daiteke ) * |
Telesailak | 2 | 21 egun |
DVDak | 3 | 21 egun |
CDak | 3 | 21 egun |
Aldizkariak | 3 | 21 egun |
(*) Irakurketa amaitu ezean, liburuen mailegua 21 egunerako berrizta daiteke, bai interneten bidez, bai liburutegira etorrita bai 945-18 19 44 telefonora deituta, goizean 9:00etatik 14:00etara, eta arratsaldean 16:00etatik 17:00etara. Liburua erreserbaturik badago, ezin da mailegua berritu.
UDAN, ekainetik irailera bitartean, mailegu politika aldatu egiten da: salbuespen gisa, malguagoa da erabiltzaile bakoitzak liburuak izateko duen epea, 21 eguneko tartea nahikoa ez bada eta berariaz adierazten bada mailegua eskatzeko unean. Mailegu politika hori soilik aplikatuko zaie nobedadeak ez diren liburuei eta gehien irakurtzen direnen artean ez daudenei.
- Katalogoaren bidez, "Nire liburutegia" erabiltzailearen kontu pertsonalean.
- Liburutegian bertan, liburutegiko txartela aurkeztuta.
- Telefonoz: 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 17:00etara.
Gehienez 2 liburu erreserba daitezke.
Liburuek, DVDek, diskoek… bizkarrean daramaten kodea da, apaletan ordenan jarri ahal izateko.
Liburutegiko katalogoan bilatu dugun liburu bat apalean lokalizatu nahi dugunean, Aleak atala begiratu behar dugu eta, horren barnean, Katalogo zenbakia laukia (ikus irudia). Katalogo zenbakia zifrez eta hizkiez osatuta egon daiteke, esaterako, N CER don edo 75 GOY edo 159.9 ROJ cen.
Erosketa iradokizuna da. Erabiltzaileek liburutegi publiko batean egotea interesgarria eta egokia dela irizten duten liburu, disko, filma eta abar erostea iradoki diezaiokete Kultura Etxeari. Iradokizun horiek mailegurako mahaian eskuragarri dauden formularioen bidez egin daitezke edo hurrengo orrialdearen bidez.
Desideratak ez dira erreserbekin nahastu behar: guk nahi dugun liburua beste irakurle bati maileguan utzita badago, orduan erreserba egingo dugu. Une horretan ale horren erreserba gauzatuko da (itxaron zerrendan jarriko gara) eta, liburua itzuli dutenean, eta guk hartzeko moduan dagoenean, liburuzainek jakinaren gainean jarriko gaituzte.
Kultura Etxeak erabiltzaileek egindako desiderata guztiak jasotzen ditu. Ondoren, funtsen erabilgarritasuna eta erosteko irizpideak kontuan hartuta, material hori erosi, edo aitzitik, eskaera baztertu egingo da.
Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegiren bateko txartela baldin baduzu, ez da beharrezkoa gure txartela eskatzea, txartel horrekin gure liburutegiaren zerbitzu guztiak erabil ditzakezu eta.
Liburutegiak erabiltzaileen dohaintzak onartzen ditu. Kontsultatu hemen liburuak, DVDak eta abar onartzeko irizpideak.