IZ Jakinmin: filosofia saioak haurrekin

Jakinmin: filosofia saioak haurrekin

Jakinmin

Jakinmin filosofia saioak

 

Hilean behin, ostiralean 18:00etan, 7-10 urte bitarteko haurrak elkartzen gara, pentsatu, norberaren ikuspuntua defendatu eta besteen argudioen bidez errealitatea modu desberdinetan ikusten ikasteko; komunitatea eta erne bizi diren pertsonak sortzea helburu.


Saioak haurrentzako filosofia Euskal Herrian zabaltzen duen Jakinmin elkarteak dinamizatuko ditu. Bilkurak egun hauetan egingo dira:

 

  • 2024an:  urriak 18, azaroak 8, eta azaroak 29.
  • 2025ean: urtarrilak 24, otsailak 21, martxoak 14, apirilak 11 eta maiatzak 16.

 

Izena eman