barra leire

IZ Erabiltzaileen formakuntza haur sailean

Eskola-taldeentzako bisita didaktikoak

Erabiltzaileen formakuntza haur sailean

Kontsultatu bisiten ezaugarriak haurren atalean:

 

Aurkezpena

Ignacio Aldecoa Kultura Etxeko Haur eta Gazte sailak ikastetxeei bisita didaktikoen programazio bat eskaintzen die, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako 4 eta 14 urte bitarteko ikasleek liburutegia ezagu dezaten. Bisita horien bidez, haurrek Ignacio Aldecoa Kultura Etxeak eskaintzen dituen zerbitzu, material eta informazio-iturriak ezagutarazteaz gain, beren eguneroko lanean erabil ditzatela bilatzen dugu.

 

Taldeek gehien jota ere 25 haur izango dituzte, une oro haien irakasleek beraiekin batera joan beharko dutelarik.

 

Adinaren arabera 3 ekintza mota eskaintzen ditugu:

  • Irakurketa-ordua – Haur Hezkuntzako 2. mailatik Lehen Hezkuntzako 2. mailara bitarteko ikasleentzat.
  • Bisita gidatua – Lehen Hezkuntzako 3. mailatik DBHko 2. mailara bitarteko ikasleentzat.
  • Bisita ez-gidatua – Adin-mugarik gabe

 

Irakurketa-ordua

Haur-liburutegien helburuetako bat haurtzaroan irakurtzeko ohitura sortzea eta finkatzea da. Ipuinek, adin horietan, haurren ahozko komunikazioa eta adierazpena bultzatzen dute, ondorengo hezkuntza-etapetako Irakurketa-idazketa gaitasuna lantzeko mesedegarri izatearekin batera. Hori guztia alderdi ludikoa albo batera utzi gabe, saiatzen baikara parte hartzaileek istorioak entzutearen eta liburutegira hurbiltzearen plazera senti dezaten.

 

  • Jardueraren edukia:
    • Liburutegiari eta liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzu eta aukerei buruzko sarrera txikia.
    • Irakurketa-saioa curriculoko hiru komunikazio-hizkuntzetan (euskera, gaztelania eta ingelesa).
    • Taldeko partaideek Haur Saila bere kabuz esploratzeko eta bere adinarako egokia den materialeekin harremantzeko denbora-tartea. 
  • Iraupena: ordubete gutxi gorabehera.
  • Nori zuzendua: Haur Hezkuntzako 2. mailatik Lehen Hezkuntzako 2. mailara bitarteko haurrak.

 

Ikastetxeetako bisita gidatuak Lehen Hezkuntzako 3. mailatik aurrera

Bisita hauen helburua liburutegia informazio eta kultura beharrak asetzeko baliabide eraginkorra dela erakustea da, haur eta gazteen artean irakurtzeko zaletasuna piztuz.

Taldearen hizkuntza-ereduaren arabera euskaraz edo gaztelaniaz egingo dira.

 

  • Jardueraren edukia:
    • Ignacio Aldecoa Kultura Etxearen eta bere Haur eta Gazte Sailaren aukezpen laburra.
    • Katalogo automatizatuaren erabileraren eta informazio bilaketaren gaineko sarrera.
    • Praktika taldean: funtsen bilatzea eskuratutako ezagutzak baliatuz.
  • Iraupena: ordu eta laurden gutxi gorabehera.
  • Nori zuzendua: Lehen Hezkuntzako 3. mailatik DBHko 2. mailara arteko ikasleak.

 

Ikastetxeen bisita ez-gidatuak. Adin-mugarik gabe.

Bisita hauen bidez, Liburutegiak Haur eta Gazte Sailean liburuarekin eta irakurketarekin lotutako jarduerak egiteko espazio bat uzten du taldearen esku, baina ez du jarduera antolatzen, berau irakasleen ardurapean geratzen delarik.

 

Bisita nola eskatu

Bisitak langileek programatzen dituzte ikasturtean zehar (urritik maiatzera), asteazken eta ostegunetan, 9:30etik 12:00etara.

 

Bisita bat eskatzeko honako formularioa bete behar da irailaren 1etik 20ra bitartean. Eskaera egiteko epea amaitu ondoren mezu elektroniko bat jasoko da eleitutako bisitekin.

 

Ikastetxeei eskatzen zaie bisita baliogabetu edo dataz aldatu behar izanez gero (betiere justifikatutako arrazoiengatik), behar besteko aurrerapenaz liburutegiari jakinarazteko, bisita data hori beste talde bati eskaintze aldera.

 

Zuen ikasleek liburutegiko txartela jasotzea nahiko bazenute, formulario honen bidez eskatu behar dizkiezue liburutegiko langileei. Eskaera hau behar besteko aurrerapenarekin eginez gero, txartelok ikasleei bisitaldian bertan emango zaizkie.

 

Kontuan hartu beharrekoak:

  • Plaza mugatuak: bisiten esleipena eskaera-hurrenkeraren arabera egingo da, eta ikastetxeei posta elektroniko bidez jakinaraziko zaie, bisitetarako data eta orduekin batera.
  • Ezarritako epetik kanpo (irailaren 1etik 20ra) egiten diren eskaerak ez dira kontutan hartuko.
  • Ahalik eta ikastetxe gehienek parte har dezaten bisitak eskariaren arabera banatuko dira.
  • Eskaera egin eta plazarik ez geratzekotan, eskaeren ailegaera hurrenkeraren araberako itxaron-zerrenda bat eratuko da.

Liburutegiko bisita didaktikoei buruzko edozein kontsulta izanez gero, idatzi helbide honetara: ccuinfantil@araba.eus.

 

Form

Eskolei zuzendutako bisita didaktikoak 

Jasotako bisita eskaerak eskaera-hurrenkeraren arabera antolatuko ditugu, ezarritako epetik kanpo (irailaren 1etik 20ra) egiten diren eskaerak kontutan hartuko ez direlarik. Behar bereziak dituzten pertsonak egonez gero, eskaeran azaltzea eskertuko genuke.
  • Harremanetarako datuak
  • Eskatutako jarduera
  • Parte-hartzaileak
  • Onarpena

Harremanetarako datuak

Zentroaren eta arduradunaren datuak sar itzazu

Zentroan jardueraren ardura duen pertsonaren datuak

Eskatutako jarduera

Jarduera egin nahiko zenukeen hilabetea edo data jar ezazu

Parte-hartzaileak

Onarpena

Datuak babesteko araudi orokorrak xedatutakoa betetze aldera, jakinarazten dizugu ematen dizkiguzun datuak Arabako Foru Aldundiaren titulartasuneko bisita gidatuko izen-emateen erregistroko fitxategian sartuko direla. Fitxategi horren tratamenduak kudeatzen dira Arabako Foru Jauregia bisita egin ahal izateko behar diren datuak erregistratzeko eta ustiatzeko. Zure datuak isilpekoak izango direla bermatzen dizugu, eta legeak baimendutako kasuetan eta honako erakunde hauei bakarrik jakinaraziko zaizkie:  

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduak xedatutakoarekin bat etorriz, datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu, mugatu eta aurka egiteko eskubidea duzu. Horretarako, nahikoa duzu Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Bulegora (Probintzia plaza, 5. 01001, Gasteiz, Araba) joatea”.

Informazio gehiago: https://web.araba.eus/eu/tratamenduen-lege-ohar-hedatua