Haur eta familien atala - kulturaetxea
Breadcrumb
barra leire
Eduki publikatzailea

Nobedadeak
Nobedadeak ikusi
Haurrentzako eta familientzako ekintzak
Ekintzak ikusiEduki publikatzailea

Irakurketa gidak
Gidak ikusi
Bisita didaktikoak
KontsultatuIZ Haur Saila
Haur eta familien atala
Haur Saila
Espazio honen erabiltzaileak haurrak eta 16 urte arteko gazteak dira, eta haientzako giro aproposa eta atsegina lortzeko egokituta dago. Alde batetik, txikienentzako eremu bat dago, 4 mahaitxo eta bakoitza 4 aulkitxorekin, eta bestetik nagusientzakoa, irakurtzeko 12 tokirekin eta beste 18 tokirekin ikas eremuan.
Eremua osatzeko, katalogoari buruzko kontsultak egiteko bi OPAC-ak daude, eta 4 ordenagailu interneten sartzeko, erreferentziazko lanak kontsultatzeko, hezkuntza jokoetarako eta baliabide ofimatikoekin lan egin ahal izateko (Word, PowerPoint…).
Era berean, aipatu behar da wi-fi sarea eremu osoan erabil daitekeela.
Liburuak generoaren eta adinaren arabera antolatuta daude. Piktograma eta kolore batzuen bidez bereiz daitezke.
- Piktogramak, zeinak txiki txokoari eta lehen irakurketei buruzkoak baitira.
- Kolore ezberdinetako gomets-ak, zeinak bat baitatoz adinaren araberako literatura sailkapenekin.
- Laukizuzen urdina, zeinak dibulgazio liburuak adierazten baititu.
- Laukizuzen gorria, berriz, Gurasoen liburutegiko funtsek daramate, eta laukizuzen berdea, profesionalen liburutegikoek.
Gainera, bertan egiten dira irakurzaletasuna sustatzeko programatzen diren zenbait jarduera ere: ipuin kontalariak, idazten ikasteko lantegiak, komikiak, poesia, topaketak idazle eta ilustratzaileekin, etab.