Breadcrumb

barra leire

Normativa de uso fondos especiales

Funts bereziak erabili, zaindu eta kontsultatzeko arautegia

Funts bereziak

Ignacio Aldecoa Kultura Etxeko funts bereziak honako hauek dira:

  • Prentsa historikoa
  • Prentsa digitalizatua
  • Ale bakarreko tokiko funtsak
  • Ale hondatuak dituzten tokiko funtsak
  • Antzinako funtsa
  • 1958. urtea baino lehenagoko aleak
  • Micaela Portilla funtsa
  • Ezaugarri bereziak dituzten aleak, besteak beste, egileen autografoak edo oharrak, koadernaketa bereziak…
  • Raros gordailua
  • Argitaratutako edozein ale, baldin eta uste bada babes berezia behar duela

1.    Funts horiek ezin dira mailegatu eta, kontsultatu ahal izateko, arautegi honetan adierazten diren baldintzak bete behar dira.

2.   Materialak kontsultatzeko, horien ardura duen liburuzainak baimena eman behar du.

3.   Erabiltzaileak bere burua identifikatu behar du agiri baten bitartez (NANa, liburutegiko txartela…).

4.    Egoera txarrean dauden eta kontserbazio arazoak dituzten aleak kontsultatzea ukatu ahalko da, baldin eta horien segurtasuna arriskuan badago edo faksimile bertsioa edo euskarri digitalekoa edo mikrofilmekoa baldin badago. Faksimile bertsiorik bada edo dokumentua digitalizaturik badago, hori erabiliko da kontsultarako. Jatorrizkoak kontsultatzea ohizkanpoko  egoeretan soilik baimenduko da, behar bezala justifikatutako ikerkuntza arrazoiengatik, eta dagokion baimena eskuratu beharko da.

5.   Gehienez ere 3 lan (titulu) edo 6 liburuki kontsultatu ahal izango dira aldi berean. Eskaera inprimaki baten bidez egingo da, eta bertan jarri beharko dira erabiltzailearen datu pertsonalak eta ikerketaren helburua eta gaia. Lanak horretarako prestatutako mahaietan kontsultatuko dira.

6.    Kontsultatzen diren dokumentuek aretoko langileen begien bistan egon behar dute uneoro. Erabiltzaileak dira erabiltzen duten materialaren arduradun liburutegiko langileei itzultzen dioten arte.

7.    Funts horiek kontsultatu bitartean:
   a.    Ezin dira lurrean jarri, ezta pilatu ere.
   b.    Debekatuta dago aleen gainean makurtzea edota jartzea.
   c.    Zenbait dokumentu aztertzeko kotoizko edota latexezko eskularruak erabili behar dira; liburutegiko langileek emango dizkizute eskularruak.
   d.    Debekatuta dago lanak zikin ditzaketen tintak edota boligrafoak erabiltzea. Ikertzaileak arkatza besterik ezin du erabili.
    e.   Debekatuta dago liburuen orrialdeetan idaztea, azpimarratzea edo edozein eratako seinaleak eta markak egitea. 
    f.    Liburu ireki baten gainean ezin da beste libururik edo paperik jarri, ez eta idatzi.
    g.   Dokumentu bat erabili baino lehen, eskuek lehor eta garbi egon behar dute.
    h.   Orrialdeak atzamar lehorrez pasatuko dira, leunki eta kontu handiz.
    i.    Ezin dira orrialdeen izkinak tolestu, ez eta irudiak edota testua ukitu. Beharrezkoa izanez gero, aretoko langileek paper neutrozko zerrendak emango dizkizute.
    j.    Dokumentuak kontuz eta behartu gabe ireki behar dira. Liburutegiak utziko dizu zenbait ale kontsultatzeko euskarri egokia.
    k.   Libururen batean ireki gabeko orririk badago, aretoko langileei jakinarazi behar diezu.
    l.    Debekatuta dago tresna edo objektu zorrotzak erabiltzea (artaziak, grapagailuak, kuterrak edo zorrozkailuak).
   m.  Erabat debekatuta dago fotokopiak egitea. Zilegi da eskaner eramangarriak erabiltzea.

8.    Irakurketa aretoan debekatuta dago jatea, edatea, erretzea edota areto horren xedearekin bat ez datorren ekintza oro.