Uda Kultura Etxera iritsi da - kulturaetxea
Eduki publikatzailea

Uda Kultura Etxera iritsi da
2025-06-26
Uda da urte osoan denborarik izan ez dugun liburuez gozatzeko une ezin hobea. Irakurtzeko une egokia da. Horregatik, Kultura Etxeak bi interesgune prestatu ditu, bata helduentzat eta bestea haurrentzat, “irakurketa freskagarriekin”.
Interesguneak espazio biziak dira, eta Kultura Etxea erabiltzen dutenen eskaera eta gustuetan oinarritzen dira. Gure interesguneak aldian-aldian eguneratzen ditugu, data eta gertaera esanguratsuak ezagutarazteko.