Eduki publikatzailea

Kontzertua: 90’s Brit-Pop Party Portobello Project-en eskutik

Ekainaren 20, 21 eta 22an Azkena Rock jaialdia ospatuko da hirian. Ignacio Aldecoa Kultura Etxeak ekitaldi musikal honekin bat egiten du, “britpop” kontzertu bat programatuz, Portobelloren eskutik.

 

Britpopa 1990eko hamarkadaren hasieran Erresuma Batuan jaiotako rock alternatiboaren azpigenero bat da, soinuaren fintasuna, abestien sinpletasuna eta 1960 eta 1970eko hamarkadetako taldeen eragina duten taldeen agerpena ezaugarri dituena, hala nola The Beatles, The Kinks, The Rolling Stones edo The Who.

 

Portobellok Kargalekun joko du (Kultur Etxeko sarreraren ondoan). Oasis, Blur, Ocean Colour Scene, The verve, Travis, The Stone roses, Radiohead, Suede eta beste askoren bertsioak joko dituzte.

 
Antolatzailea: Ignacio Aldecoa kultur etxea
 
 
Sarrera doan.
Data
Ekainak 19
Ordutegia
19:30